Erreferentzia gurutzatuak

Hemen txerta ditzakezu uneko dokumenturako erreferentziak edo erreferentzia gurutzatuak. Erreferentziak dokumentu bereko edo dokumentu maisuaren azpidokumentuetako erreferentzia gurutzatuak dira.

Erreferentzia gurutzatua eremu gisa sartzeak badu abantaila bat: ez dituzu erreferentziak eskuz egokitu behar dokumentua aldatzen duzun bakoitzean. Eguneratu eremuak F9 tekla sakatuz eta dokumentuko erreferentziak ere eguneratuko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Erreferentzia gurutzatuak fitxa

Aukeratu Txertatu - Erreferentzia gurutzatua


Erreferentzia gurutzatuak txertatzea

Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:

Mota

Esanahia

Ezarri erreferentzia

Erreferentzia egindako eremu batentzat helburua ezar dezakezu. Izena aukeran, idatzi erreferentziaren izena. Erreferentzia txertatzean, izena identifikazio gisa agertuko da Hautapena zerrenda-koadroan.

HTML dokumentuetan, horrela sartutako erreferentzia-eremuak ez dira kontuan hartuko. HTML dokumentuetako helburuarentzat, laster-marka txertatu behar duzu.

Txertatu erreferentzia

Erreferentzia dokumentuko beste kokaleku batean txertatzea. Dagokion testu-kokalekua "Ezarri erreferentzia" komandoaren bidez definitu behar da. Bestela, ezin da erreferentzia txertatu Hautapena aukeran eremu-izen bat hautatuz.

Dokumentu maisuetan, azpidokumentu batetik bestera ere egin daitezke erreferentziak. Kontuan hartu erreferentzia-izena ez dela agertuko hautapen-eremuan eta "eskuz" sartu behar dela.

HTML dokumentuetan, horrela sartutako erreferentzia-eremuak ez dira kontuan hartuko. HTML dokumentuetan, erreferentzia gurutzatuentzat hiperesteka txertatu behar duzu.

Izenburuak

Hautapen-koadroak izenburu guztien zerrenda bat erakusten du, dokumentuan agertzen diren ordenarekin.

Zenbakitutako paragrafoak

Hautapen-koadroak izenburu eta paragrafo zenbakitu guztien zerrenda erakusten du, dokumentuan agertzen diren ordena berarekin.

Laster-markak

Dokumentuan laster-marka bat txertatutakoan Txertatu - Laster-marka komandoaren bidez, Erreferentziak fitxako laster-marken sarrera erabilgarri egongo da. Liburu-markak dokumentu bateko testu-pasarteak markatzeko erabiltzen dira. Testu-dokumentu batean, liburu-markak, adibidez, dokumentuko pasarte batetik beste batera joateko erabil ditzakezu.

HTML dokumentuetan, liburu-marka horiek aingura <A izena> bihurtzen dira, eta, esaterako, hiperesteken helburua zehazten dute.

Oin-oharrak

Dokumentuak oin-oharra badauka, 'Oin-oharrak' sarrera hauta dezakezu. Oin-ohar bati egindako erreferentziak oin-oharraren zenbakia itzultzen du.

(epigrafea daukaten txertatutako objektuak)

Epigrafeak aplikatuta dituzten objektuen erreferentziak ezar ditzakezu. Esaterako, txertatu irudi bat, sakatu irudian eskuineko botoiarekin, hautatu 'Epigrafea'. Orain objektua zenbakidun 'Ilustrazio' gisa agertuko da zerrendan.


Iradokizun-ikonoa

Erreferentziak eremuak dira. Erreferentzia bat kentzeko, ezabatu eremua. Testu luze bat ezarri baduzu erreferentzia gisa eta ez baduzu nahi berriro sartzea behin erreferentzia ezabatu ondoren, hautatu testua eta kopiatu arbelean. Ondoren, "formatu gabeko testu" gisa txerta dezakezu berriro kokaleku berean Editatu - Itsatsi berezia komandoa erabiliz. Testua bere horretan gelditzen da eta erreferentzia ezabatu egiten da.


Hautapena

Mota zerrendan hautatutako eremu motarako dauden eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, hautatu formatu bat 'Txertatu erreferentzia' zerrendan, eta ondoren, sakatu Txertatu.

Iradokizun-ikonoa

Zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, mantendu sakatuta eta egin klik bikoitza eremuan.


Txertatu erreferentzia zerrendan, egin klik erabili nahi duzun formatuan.

Txertatu erreferentzia

Hautatu erreferentza-eremuarentzat erabili nahi duzun formatua. Formatu erabilgarriak hauek dira:

Formatua

Esanahia

Orrialdea

Erreferentzia-helburua duen orrialdearen zenbakia txertatzen du.

Erreferentzia

Erreferentzia-helburuaren testu osoa txertatzen du. Oin-oharretarako, oin-oharraren zenbakia txertatzen da.

Goian/behean

"Goian" edo "behean" txertatzen du, erreferentzia-helburuak erreferentzia-eremuarekiko duen kokalekuaren arabera.

Orrialde-estilo gisa

Erreferentzia-helburua duen orrialdearen zenbakia txertatzen du orrialde-estiloan zehaztutako formatua erabiliz.

Zenbakia

Izenburuaren edo paragrafo zenbakituaren zenbakia txertatzen du, eta testuinguruaren arabera, goiko mailak ere barne hartzen ditu. Ikus taula honen azpiko oharra informazio gehiago jasotzeko.

Zenbakia (testuingururik ez)

Izenburuaren edo paragrafo zenbakituaren zenbakia bakarrik txertatzen du.

Zenbakia (testuinguru osoa)

Izenburuaren edo paragrafo zenbakituaren zenbakia txertatzen du, goiko maila guztiak barne.

Kapitulua

Erreferentzia-helburua duen kapituluaren zenbakia txertatzen du.

Kategoria eta zenbakia

Erreferentzia-helburuaren kategoria (epigrafe mota) eta zenbakia txertatzen ditu. Aukera hori erabilgarri egongo da erreferentzia-helburua epigrafea duen objektua baldin bada.

Epigrafearen testua

Erreferentzia-helburuaren epigrafe-etiketa txertatzen du. Aukera hori erabilgarri egongo da erreferentzia-helburua epigrafea duen objektua baldin bada.

Zenbakitzea

Erreferentzia-helburuaren epigrafe-zenbakia txertatzen du. Aukera hori erabilgarri egongo da erreferentzia-helburua epigrafea duen objektua baldin bada.


Ohar-ikonoa

'Zenbakia' formatuak izenburuaren edo zenbakitutako paragrafoaren zenbakia txertatuko du. Goiko mailak testuinguruaren arabera sartuko dira.


Ohar-ikonoa

Esaterako, 1. kapituluan, 2. azpikapituluan, 5. azpiatalean bazaude, horrek 1.2.5 zenbakia izan dezake. Aurreko azpiatalean ("1.2.4") dagoen testu baten erreferentzia txertatzen baduzu eta "Zenbakia" formatua aplikatzen baduzu, erreferentzia "4" moduan erakutsiko da. Adibide horretan, zenbakitzea azpimaila gehiago erakusteko moduan ezarri bada, erreferentzia bera "2.4" edo "1.2.4" moduan erakutsiko da, ezarpenaren arabera. "Zenbakia (testuinguru osoa)" erabiltzen baduzu, beti "1.2.4" ikusiko duzu, berdin dio zenbakitutako paragrafoak nolako formatua duen.


Izena

Idatzi sortu nahi duzun erabiltzaileak definitutako eremuaren izena. Helburua ezartzeko, egin klik Mota zerrendako "Ezarri erreferentzia" aukeran, idatzi izena koadro horretan eta sakatu Txertatu. Helburu berriari erreferentzia egiteko, egin klik Hautapena zerrendako helburu-izenean.

Dokumentu maisuetan, azpidokumentu ezberdinetan dauden helburuak ez dira bistaratzen Hautapena zerrendan. Helburuari erreferentzia txertatu nahi badiozu, idatzi bide-izena eta izena Izena koadroan.

Balioa

Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.

Dokumentuan testua hautatu eta erreferentzia txertatzen baduzu, hautatutako testua txertatutako eremuaren eduki bihurtuko da.

Emaguzu laguntza!