Aukerak

Kapitulu-zenbakia gehitzen dio epigrafe-etiketari. Eginbide hau erabiltzeko, lehenik eskema-maila bat esleitu behar zaio paragrafo-estilo bati, eta gero estilo hori aplikatu zure dokumentuko kapitulu-izenburuei.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Epigrafea - Aukerak

Ireki laster-menua - aukeratu Epigrafea - Aukerak


Kapitulukako zenbakitzea

Epigrafe-etiketei kapitulu-zenbakiak gehitzen dizkiezunean, epigrafe-zenbakia berrezarri egiten da kapitulu-izenburu bat topatzen denean. Adibidez, 1. kapituluaren azken irudia "1.12 irudia" baldin bada, hurrengo kapituluko lehen irudia "2.1 irudia" izango da.

Maila

Hautatu epigrafe-etiketan gehitu beharreko kapitulu-mailen kopurua kapitulu-hierarkian, goitik beheran.

Bereizlea

Sartu kapitulu-zenbakiaren eta epigrafe-zenbakiaren artean txertatu nahi duzun karakterea.

Kategoria eta marko-formatua

Karaktere-estiloa

Karaktere-estiloa zehazten du.

Aplikatu ertza eta itzaldura

Objektuaren ertza eta itzala epigrafearen markoan aplikatzen du.

Kapitulu-zenbakiak gehitzea epigrafeei

Epigrafeak erabiltzea

Kapitulu-zenbakitzea

Emaguzu laguntza!