Txertatu laster-marka

Laster-marka txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Nabigatzailea erabil dezakezu markatutako kokalekura geroago azkar joateko. HTML dokumentuetan, laster-markak aingura bihurtzen dira, eta horietara hiperesteketatik joan zaitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Laster-marka

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Laster-marka


Laster-marka jakin batera joateko, sakatu F5 Nabigatzailea irekitzeko, egin klik Laster-marka sarreraren ondoko plus ikurrean (+) eta egin klik bikoitza laster-markan.

Laster-markak

Idatzi sortu nahi duzun laster-markaren izena. Beheko zerrendan uneko dokumentuan dauden laster-marka guztiak azaltzen dira. Laster-marka bat ezabatzeko, hautatu ezazu zerrendan eta egin klik Ezabatu botoian.

Karaktere hauek ezin dituzu erabili laster-markaren izenean: / \ @ : * ? " ; , . #

Ezabatu

Laster-marka bat ezabatzeko, hautatu laster-marka Txertatu laster-marka elkarrizketa-koadroan eta egin klik Ezabatu botoian. Ez da berresteko elkarrizketa-koadrorik agertuko.

Emaguzu laguntza!