Editatu sekzioak
Dokumentuan zehaztutako sekzioen propietateak aldatzen ditu. Sekzio bat txertatzeko, hautatu testua edo egin klik dokumentuan eta aukeratu Txertatu - Sekzioa.
Editatu sekzioak elkarrizketa-koadroa Txertatu - Sekzioa elkarrizketa-koadroaren antzekoa da, baina aukera osagarri hauek eskaintzen ditu:
Sekzioa
Idatzi editatu nahi duzun sekzioaren izena edo egin klik Sekzioa zerrendako izenean. Kurtsorea une honetan sekzio batean badago, sekzioaren izena egoera-barraren eskuineko aldean bistaratuko da, dokumentuaren leihoaren beheko aldean.
Sekzioa une honetan idazketaren aurka babestuta dagoela adierazteko zerrendako sekzio-izenaren aurrean giltzarrapo-ikurra agertzen da. Irekitako giltzarrapoa babestu gabe dago, eta itxitakoa babestuta. Sekzio ikusgaiak, berriz, betaurrekoen ikurraren bidez adierazten dira.
Aukerak
Aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako sekzioaren zutabe-diseinua, atzeko planoa, oin-oharra eta amaiera-oharraren jokabidea edita ditzakezu. Sekzioa pasahitz bidez babestuta badago, aurrena pasahitza sartu behar duzu.
Kendu
Hautatutako sekzioa dokumentutik kentzen du eta sekzioaren edukia dokumentuan txertatzen du.