Editatu indize-sarrera

Hautatutako indize-sarrera editatzen du. Egin klik indize-sarreran edo haren aurrean eta aukeratu komando hau.

Indize-sarrera bat txertatzeko, hautatu hitz bat dokumentuan, eta aukeratuTxertatu - Eduki-taula eta indizea - Indize-sarrera.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Erreferentzia - Indize-sarrera...

Ireki laster-menua - aukeratu Indize-sarrera


Hautapena

Hautatutako indize-sarrera editatzen du.

Indizea

Hautatutako sarrera zein indize motakoa den bistaratzen du. Elkarrizketa-koadro honetan ezin duzu aldatu indize-sarreraren indize mota. Horretarako, indize-sarrera dokumentutik ezabatu behar duzu, eta ondoren, txertatu berriro beste mota batean.

Sarrera

Beharrezkoa izanez gero, editatu indize-sarrera. Indize-sarrera aldatzean, testu berria indizean bakarrik agertzen da, eta ez dokumentuko indize-sarreraren ainguran. Adibidez, indizea iruzkinekin sar dezakezu, esaterako, "Oinarrizkoa, ikus baita ere Orokorra".

1. gakoa

Maila anitzeko indizea sortzeko, idatzi lehen mailako indize-sarreraren izena edo hautatu izena zerrendan. Uneko indize-sarrera izen horren azpian gehituko da.

2. gakoa

Idatzi bigarren mailako indize-sarreraren izena edo hautatu izena zerrendan. Uneko indize-sarrera izen horren azpian gehituko da.

Maila

Eduki-taularen sarrera baten eskema-maila aldatzen du.

Irakurketa fonetikoa

Sartu dagokion sarrerarentzako irakurketa fonetikoa. Adibidez, japonierako kanji hitz batek ahoskera bat baino gehiago baditu, sartu dagokion ahoskera katakana hitz gisa. Kanji hitza irakurketa fonetikoaren sarreraren arabera ordenatzen da. Aukera hori hizkuntza asiarrak onartzen badira bakarrik egongo da erabilgarri.

Ezabatu

Hautatutako sarrera indizetik ezabatzen du. Dokumentuko sarrera-testua ez du ezabatzen.

Amaiera-gezia ezkerrerantz

Dokumentuan dauden mota bereko lehen indize-sarrerara jauzi egiten du.

Amaiera-gezia ezkerrerantz ikonoa

Amaiera-gezia ezkerrerantz

Amaiera-gezia eskuinerantz

Dokumentuan dagoen mota bereko azken indize-sarrerara jauzi egiten du.

Amaiera-gezia eskuinerantz ikonoa

Amaiera-gezia eskuinerantz

Gezia ezkerrerantz

Salto egiten du dokumentuan dagoen aurreko indize mota berera.

Ezkerrerako gezia ikonoa

Ezkerrerako gezia

Gezia eskuinerantz

Salto egiten du dokumentuan dagoen mota bereko hurrengo indizera.

Eskuinerako gezia ikonoa

Eskuinerako gezia

tip

Indize-sarreretara azkar joan zaitezke Nabigazio-barraren bidez.


Emaguzu laguntza!