Editatu eremuak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor eremuen propietateak edita ditzakezu. Egin klik eremu baten aurrean, eta ondoren, aukeratu komando hau. Elkarrizketa-koadroan, gezi-botoiak erabil ditzakezu aurreko edo hurrengo eremura joateko.

Dokumentuko eremuan klik bikoitza ere egin dezakezu eremu hori editatzeko irekitzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Eremuak


tip

Dokumentuko eremu-izenen eta eremu-edukien ikuspegia txandakatzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak.


note

Dokumentuan DDE esteka hautatu eta ondoren Editatu - Eremuak aukeratzen baduzu, Editatu estekak elkarrizketa-koadroa irekiko da.


note

"Bidaltzailea" motako eremuaren aurrean klik egin eta ondoren Editatu - Eremuak hautatzen baduzu, Erabiltzaile-datuak elkarrizketa-koadroa irekiko da.


Mota

Editatzen ari zaren eremuaren mota zerrendatzen du.

note

Ondorengo elkarrizketa-koadroko elementuak ikusgai egoteko, haien eremu motak hautatuta egon behar du.


Hautatu

Eremu-aukerak zerrendatzen ditu, adibidez, "finkoa". Nahi izanez gero, beste aukera baten klik egin dezakezu hautatutako eremu motarentzat.

Formatua

Hautatu eremuaren edukiaren formatua. Data, ordua eta erabiltzaileak definitutako eremuentzat, zerrendako "Beste formatu batzuk" aukeran klik egin dezakezu, eta ondoren, aukeratu beste formatu bat. Formatu erabilgarriak editatzen ari zaren eremu motaren arabera egongo dira.

Desplazamendua

Hautatutako eremu motaren desplazamendua bistaratzen du, adibidez, "Hurrengo orrialdea," "Orrialde-zenbakiak" edo "Aurreko orrialdea" eremuenak. Nahi izanez gero, beste desplazamendu-balio bat sar dezakezu.

warning

Uneko orrialde-zenbakia aldatu nahi baduzu, eta ez bistaratutako zenbakia, ez erabili Desplazamendu balioa. Orrialde-zenbakiak aldatzeko, irakurri Orrialde-zenbakiak gida.


Maila

Aldatu "Kapitulua" eremu motarentzat definitutako balioak eta kapitulu-mailak.

Izena

Eremu-aldagaiaren izena bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste izen bat sar dezakezu.

Balioa

Eremu-aldagaiaren uneko balioa bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste balio bat sar dezakezu.

Eduki finkoa

Eremua eduki estatiko gisa txertatzen du, hau da, eremua ezin da eguneratu.

Baldintza

Eremua aktibatzeko bete behar den baldintza bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste baldintza bat sar dezakezu.

Orduan, Bestela

Eremuaren bistaratutako edukia aldatzen du eremuko baldintza betetzen den edo ez kontuan hartuta.

Makroa

Makro-hautatzailea irekitzen du. Hor dokumentuan hautatutako eremuan klik egitean exekutatuko den makroa hauta dezakezu. Botoi hori "Exekutatu makroa" funtzio-eremuarentzat bakarrik dago erabilgarri.

Erreferentzia

Hautatutako eremuaren erreferentzia-testua txerta edo alda dezakezu.

Makro-izena

Hautatutako eremuari esleitutako makroaren izena bistaratzen du.

Leku-marka

Hautatutako eremuaren leku-markaren testua bistaratzen du.

Txertatu testua

Baldintzari estekatutako testua bistaratzen du.

Formula

Formula-eremu baten formula bistaratzen du.

Ikusezina

Eremuaren edukia ezkutatzen du dokumentuan. Eremua marka gris mehe gisa txertatzen da dokumentuan. Aukera hori "Ezarri aldagaia" eta "Erabiltzailearen eremua" eremu motentzat bakarrik dago erabilgarri.

Aplikatu

Erabiltzaileak definitutako eremua gehitzen du Hautapena zerrendan.

Aplikatu ikonoa

Aplikatu

Ezabatu

Erabiltzaileak definitutako eremua Hautapena zerrendatik kentzen du. Uneko dokumentuan erabiltzen ez diren eremuak bakarrik ken ditzakezu. Uneko dokumentuan erabiltzen den eremu bat zerrendatik kentzeko, aurrena ezabatu eremuaren instantzia guztiak dokumentutik, eta ondoren, kendu eremua zerrendatik.

Ikonoa

Ezabatu

Datu-basea hautatzea

Hautatutako eremua duen erregistratutako datu-basea hautatu. Hautatutako eremuak erreferentzia egiten dio taula edo kontsulta alda dezakezu.

Erregistro-zenbakia

"Edozein erregistro" eremu motarentzat zehaztutako baldintza betetzean sartzen den datu-baseko erregistro-zenbakia bistaratzen du.

Ezker-gezia

Dokumentuko mota bereko aurreko eremura joaten da. Botoi hori aktibo egongo da dokumentuak mota bereko eremu bat baino gehiago dituenean.

Aurreko eremua ikonoa

Aurreko eremua

Eskuin-gezia

Dokumentuko mota bereko hurrengo eremura joaten da. Botoi hori aktibo egongo da dokumentuak mota bereko eremu bat baino gehiago dituenean.

Hurrengo eremua ikonoa

Hurrengo eremua

Eremuei buruz

Emaguzu laguntza!