Nabigatzailea

Nabigatzailea erakutsi edo ezkutatzen du dokumentuko beste leku batera joatea nahi duzun lekuan. Alboko barrako panel modura ere badago nabigatzailea. Uneko dokumentuko edo irekitako beste dokumentu batzuetako elementuak txertatzeko eta dokumentu maisuak antolatzeko erabil dezakezu nabigatzailea. Nabigatzailean elementu bat editatzeko, egin klik eskuineko botoiarekin elementuan eta aukeratu laster-menuko komando bat. Nahi izanez gero, nabigatzailea laneko arearen ertzean atraka dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Nabigatzailea.

Estandarra barran, sakatu

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu nabigatzailea


Nabigatzailea irekitzeko, aukeratu Ikusi - Nabigatzailea. Nabigatzailea mugitzeko, arrastatu bere titulu-barra. Nabigatzailea atrakatzeko, arrastatu bere titulu-barraren laneko arearen ezker edo eskuin ertzera. Nabigatzailea desatrakatzeko, Ctrl tekla sakatuta eduki eta klik bikoitz egin Nabigatzaileko area grisean.

Egin klik nabigatzaileko kategoria baten ondoko plus (+) ikurrean kategoria horretako elementuak ikusteko. Kategoria bateko elementu kopurua ikusteko, kokatu saguaren erakuslea nabigatzaileko kategoriaren gainean. Dokumentu elementu batera jauzi egiteko, egin klik bikoitza nabigatzaileko elementuan.

Dokumentuan aurreko edo hurrengo elementura joateko, egin klik Nabigazioa ikonoan Nabigazioa tresna-barra irekitzeko. Hor, egin klik elementuaren kategorian eta gero, sakatu gora edo behera gezia.

Ohar-ikonoa

Dokumentuko ezkutuko sekzioak gris kolorean ageri dira nabigatzailean, eta "ezkutua" testua bistaratzen da sagua sekzioaren gainean kokatzen denean. Portaera bera izaten da dokumentuan erabiltzen ez diren orrialde-estiloen goiburukoei eta orri-oinei, eta baita tauletako, markoetako, grafikoetako, OLE objektuetako eta indizeetako ezkutuko edukiei ere.


Txandakatu ikuspegi maisua

Ikuspegi maisuaren eta ikuspegi normalaren artean txandakatzen da dokumentu maisua irekita badago.

Ikonoa

Txandakatu ikuspegi maisua

Nabigazioa

Nabigazioa tresna-barra irekitzen du hautatutako kategoriako hurrengo edo aurreko elementura azkar joatea nahi duzun lekuan. Hautatu kategoria eta egin klik "Aurrekoa" edo "Hurrengoa" gezian.

Bilaketarekin jarraitzeko, egin klik Errepikatu bilaketa ikonoan, Nabigazioa tresna-barran.

Ikonoa

Nabigazioa

Aurrekoa

Dokumentuan aurreko elementura joaten da. Zein elementu motara joan behar den zehazteko, egin klik Nabigazioa ikonoan, eta ondoren, egin klik elementu-kategoria batean, adibidez, "Irudiak".

Ikonoa

Aurreko objektua

Hurrengoa

Dokumentuan hurrengo elementura joaten da. Zein elementu motara joan behar den zehazteko, egin klik Nabigazioa ikonoan, eta ondoren, egin klik elementu-kategoria batean, adibidez, "Irudiak".

Ikonoa

Hurrengo objektua

Orrialde-zenbakia

Idatzi joan nahi duzun orrialdearen zenbakia, eta sakatu 'Enter'.

Iradokizun-ikonoa

Dokumentuan zaudela beste orrialde batera azkar joateko, sakatu Shift++F5, idatzi orrialde-zenbakia eta itxaron pixka batean.


Zerrenda-koadroa

Nabigatzaile zerrenda erakusten edo ezkutatzen du.

Ikonoa

Aktibatu/desaktibatu zerrenda-koadroa

Edukiaren ikuspegia

Nabigatzaileko kategoria guztien eta hautatutako kategoriaren artean txandakatzen da.

Ikonoa

Edukiaren ikuspegia aldatzea

Iradokizun-ikonoa

Dokumentuko izenburuak eta horiekin zerikusia duen testua azkar ordenatzeko, hautatu "Izenburuak" kategoria zerrendan, eta egin klik Edukiaren ikuspegia ikonoan. Orain, arrastatu eta jaregin erabil dezakezu edukia ordenatzeko.


Ezarri abisua

Egin klik ikono horretan kurtsorea dagoen lekuan abisua ezartzeko. Bost abisu txerta ditzakezu gehienez. Abisu batera joateko, egin klik Nabigazioa ikonoan. Nabigazioa leihoan egin klik Abisua ikonoan, eta ondoren, egin klik Aurrekoa edo Hurrengoa botoian.

Ikonoa

Ezarri abisua

Goiburukoa

Kurtsorea goiburukora edo goiburukotik dokumentuko testu-areara eramaten du.

Ikonoa

Goiburukoa

Orri-oina

Kurtsorea orri-oinera edo orri-oinetik dokumentuko testu-areara eramaten du.

Ikonoa

Orri-oina

Aingura <-> Testua

Oin-oharreko testuaren eta oin-oharreko ainguraren artean jauzi egiten du.

Ikonoa

Aingura <-> Testua

Arrastatze modua

Arrastatu eta jaregiteko aukerak ezartzen ditu nabigatzaileko elementuak dokumentuan txertatzeko, adibidez, hiperesteka gisa. Egin klik ikono horretan eta aukeratu erabili nahi duzun aukera.

Ikonoa

Arrastatze modua

Txertatu hiperesteka gisa

Hiperesteka sortzen du elementu bat uneko dokumentura arrastatu eta jaregiten duzunean. Egin klik dokumentuko hiperestekan hiperesteka horrek seinalatzen duen elementura joateko.

Txertatu esteka gisa

Hautatutako elementua esteka gisa txertatzen du uneko dokumentura arrastatu eta jaregiten duzunean. Testua babestutako sekzio gisa txertatzen du. Estekaren edukia automatikoki eguneratzen da iturburua aldatzen denean. Dokumentuko estekak eskuz eguneratzeko, aukeratu Tresnak - Eguneratu - Estekak. Ezin dituzu grafiko, OLE objektu, erreferentzia eta indizeentzako estekak sortu.

Txertatu kopia gisa

Hautatutako elementuaren kopia txertatzen du uneko dokumentura arrastatu eta jaregiten duzunean. Ezin dituzu grafiko, OLE objektu, erreferentzia eta indizeen kopiak arrastatu eta jaregin.

Kapitulu-maila

Egin klik ikono horretan eta aukeratu 'Nabigatzailea' leihoan ikusi nahi duzun kapitulu-mailen kopurua. Komando hori atzitzeko, 'Nabigatzailea' leihoko izenburuan klik egin dezakezu eskuineko botoiaz.

1-10

Sakatu 1 goi-mailako izenburuak (kapitulu-izenburuak) bakarrik ikusteko 'Nabigatzailea' leihoan, eta 10 izenburu guztiak ikusteko.

Ikonoa

Eskema-maila

Kapituluaren maila igo

Hautatutako izenburua, eta izenburuaren azpiko testua, izenburu bat gora eramaten ditu nabigatzailean eta dokumentuan. Hautatutako izenburua soilik aldatzeko lekuz, eta testua ez, sakatu Ctrl eta egin klik ikono horretan.

Ikonoa

Kapituluaren maila igo

Kapituluaren maila jaitsi

Hautatutako izenburua, eta izenburuaren azpiko testua, izenburu bat behera eramaten ditu nabigatzailean eta dokumentuan. Hautatutako izenburua soilik aldatzeko lekuz, eta ez testua, sakatu Ctrl eta egin klik ikono horretan.

Ikonoa

Kapituluaren maila jaitsi

Jaso maila

Hautatutako izenburuaren kapitulu-maila, eta izenburuaren azpiko izenburuarenak, maila bat igotzen ditu. Soilik hautatutako izenburuaren kapitulu-maila igotzeko, sakatu Ctrl eta egin klik ikono honetan.

Ikonoa

Jaso maila

Jaitsi maila bat

Hautatutako izenburuaren kapitulu-maila, eta izenburuaren azpiko izenburuenak, maila bat jaisten ditu. Soilik hautatutako izenburuaren kapitulu-maila jaisteko, sakatu Ctrl eta egin klik ikono honetan.

Ikonoa

Maila bat behera

Irekitako dokumentuak

Irekitako testu-dokumentu guztien izenak zerrendatzen ditu. Nabigatzailea leihoan dokumentu baten edukia ikusteko, hautatu dokumentuaren izena zerrendan. Nabigatzailean bistaratzen den uneko dokumentuari "aktibo" jartzen zaio zerrendan, izenaren ondoan.

Nabigatzaileko elementu batean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu. Ondoren, aukeratu Bistaratu eta egin klik ikusi nahi duzun dokumentuan.

Emaguzu laguntza!