Ikusi

Bistaratze-eskala ezartzen du eta zein elementu izango diren ikusgai definitzen du. Komandoak leihoan sar ditzakezun komandorik gehienak saguarekin sakatuz ere atzi daitezke, 'Elementuak' panela Ikusi - Elementuak aukerarekin dagoeneko ireki baduzu.

Zooma

LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.

Handiagotu

Formularen bistaratze-eskala % 25 handitzen du. Zoom-eskala egoera-barran bistaratzen da. Egoera-barrako laster-menuan ere alda dezakezu eskala. Laneko areako laster-menuak ere baditu zoom-aukerak.

Txikiagotu

Formulen bistaratze-eskala % 25 txikiagotzen du. Zoom-eskala egoera-barran bistaratzen da. Egoera-barrako laster-menuan ere alda dezakezu eskala. Laneko areako laster-menuan ere badaude zoom-aukerak.

Bistaratu dena

Formula osoa bistaratzen du gehienezko tamainan, elementu guztiak sartu daitezen. Formula handitu edo txikitu egiten du formulako elementu guztiak laneko arean bistara daitezen. Uneko eskala egoera-barran bistaratzen da. Eskala-aukera erabilgarrien hautapena laster-menuaren bidez eskura daiteke. Laneko areako laster-menuan ere badaude eskala-komandoak. Eskala-komandoak eta ikonoak Math dokumentuetan daude eskuragarri, ez txertatutako Math objektuetan.

Eguneratu

Komando horrek dokumentuaren leihoko formula freskatzen du.

Komandoak leihoan egiten diren aldaketak automatikoki freskatzen dira Freskatu ikuspegia automatikoki aktibatuta badago.

Pantaila automatikoki freskatzea

Aldatutako formula automatikoki freskatzen du. Aukera hori hautatzen ez baduzu, formula freskatzeko Ikusi - Freskatu aukeratu eta F9 sakatu beharko duzu.

Funtzioak

Komando hori formulan txerta daitezkeen eragile, funtzio, ikur eta formatu-aukeren zerrenda da.

Egoera barra

Leihoaren beheko ertzeko Egoera barra erakusten edo ezkutatzen du.

Pantaila osoa

Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa botoian edo sakatu Esc tekla.

Emaguzu laguntza!