Menuak

Atal honetan menu eta elkarrizketa-koadroentzako laguntza-gai erabilgarriak zerrendatzen dira.

Ohar-ikonoa

Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.


Abisu-ikonoa

Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.


Fitxategia

Komando hauek uneko dokumentuari aplikatzen zaizkio, dokumentu berri bat irekitzen dute edo aplikazioa ixten dute.

Editatu

Uneko dokumentuaren edukia editatzeko komandoak ditu menu honek.

Ikusi

Menu honetan dokumentuaren pantailako bistaratzea kontrolatzeko komandoak daude.

Txertatu

Menu horrek dokumentuan elementu berriak txertatzeko erabiltzen diren komandoak ditu, adibidez, grafikoak, objektuak, karaktere bereziak eta bestelako fitxategiak.

Formatua

Dokumentuaren diseinua eta edukia formateatzeko komandoak ditu.

Diapositiba

Menu honek diapositiben kudeaketarako eta nabigaziorako komandoak ditu.

Diapositiba-aurkezpena

Aurkezpena exekutatzeko komandoak eta aukerak ditu.

Tresnak

Ortografia-tresnak, dokumentuan gehitu ditzakezu objektuen galeria, eta menuak konfiguratzeko eta programa-hobespenak ezartzeko tresnak ditu.

Leihoa

Dokumentu-leihoak manipulatzeko eta bistaratzeko komandoak ditu.

Laguntza

LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.

Emaguzu laguntza!