Impress argazki-albuma

Argazki-album bat txertatzen du zure aurkezpen-dokumentuan.

Impress argazki-albuma modu azkarra da zenbait irudi aurkezpen batean txertatzeko eta kiosko batean edo multimedia-erakustaldi batean etengabe exekutatuko den dokumentu egokia sortzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Multimedia - Argazki-albuma


Aurkezpenean argazki-albuma txertatzeko

  1. Ireki lehendik dagoen edo berria den aurkezpena bat.

  2. Joan argazki-albumaren aurrean egongo den diapositibara.

  3. Aukeratu Txertatu - Multimedia - Argazki-albuma.

  4. 'Sortu argazki-albuma' elkarrizketa-koadroan, sakatu Gehitu.

  5. Bilatu txertatu nahi dituzun fitxategiak.

    Ohar-ikonoa

    Oharra: karpeta berean irudi bat baino gehiago badago, argazki multzo bat hautatu daiteke, fitxategi-izenetan klik egiten den bitartean Shift edo Ctrl teklei sakatuta eutsita.


  6. Sakatu Ireki fitxategiak argazki-albumari gehitzeko.

    Iradokizun-ikonoa

    Iradokizuna: Egin klik fitxategi-izenetan, horiek Aurrebista arean bistaratzeko


  7. Hautatu diapositiba bakoitzean sartuko den irudi kopurua Diapositiba-diseinua zerrenda-koadroan.

  8. Markatu Gehitu epigrafea diapositiba bakoitzari kontrol-laukia, beharrezkoa bada, epigraferako testu-koadro bat txertatzeko.

  9. Markatu Mantendu aspektu-erlazioa kontrol-laukia, irudiak desitxuratu daitezen eragotzi nahi baduzu. Irudia osorik sartuko da diapositiban.

  10. Markatu Bete pantaila, irudiak aurkezpen-pantaila osoa bete dezan nahi baduzu. Horren ondorioz sortutako irudia diapositiba baino handiagoa izan daiteke.

  11. Markatu Estekatu irudiak irudiaren kokapenari, bai zure fitxategi-sistemakoari bai Internetekoari, lotutako esteka bat sortzeko. Aukera honek ez ditu irudiak aurkezpen-dokumentuan kapsulatuko.

  12. Sakatu Txertatu diapositibak.

warning

Abisua: 'Desegin' sakatzen bada, argazki-albuma ez da ezabatuko. Egin eskuineko klik diapositiba-panelean dauden diapositibetan eta hautatu Ezabatu diapositiba, diapositibak ezabatzeko.


Emaguzu laguntza!