Fluxu-diagramak sortzea
Fluxu-diagrama sortzeko:
-
Hautatu tresna bat Marrazkia barrako Fluxu-diagrama tresna-barratik.
-
Arrastatu forma bat diapositiban.
-
Forma gehiago gehitzeko, errepikatu azken urratsak.
-
Ireki Marrazkia barrako Lotura-marrak tresna-barra eta hautatu lotura-marra bat.
-
Pasa erakuslea formaren ertzaren gainetik lotura-guneak ager daitezen.
-
Egin klik lotura-gunean, arrastatu beste forma bateko lotura-gunera eta askatu.
-
Lotura-marra gehiago gehitzeko, errepikatu azken urratsak.
Orain oinarrizko eskema duzu fluxu-diagramarentzat.
Fluxu-diagramako formei testua gehitzeko
Egin ekintza hauetako bat:
-
Egin klik bikoitza forman eta idatzi edo itsatsi testua.
-
Egin klik Marrazkia barrako Testua ikonoan, eta arrastatu testu-objektua formaren gainera. Idatzi edo itsatsi testua testu-objektuan.
Formari kolore-betegarria gehitzeko:
-
Hautatu forma eta aukeratu Formatua - Area.
-
Hautatu Kolorea eta egin klik zerrendako kolore batean.
Beste diapositiba batzuei deitzen dien gune interaktiboak gehitzeko:
Esleitu interakzioak diapositibako objektu batzuei.
-
Hautatu objektua eta aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Interakzioa.
-
Hautatu interakzio bat elkarrizketa-koadroan. Adibidez, hautatu hurrengo diapositibara joatea erabiltzaileak objektuan klik egitean.