Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzea

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak sor ditzakezu ikusleen beharretara egokitzeko uneko aurkezpenean diapositibak erabiliz.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua sortzeko:

  1. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuak.

  2. Sakatu Berria eta idatzi diapositiba-aurkezpenaren izena Izena koadroan.

  3. Lehendik dauden diapositibak zerrendan, hautatu diapositiba-aurkezpenean gehitu nahi dituzun diapositibak, eta egin klik >> botoian. Sakatu Shift diapositiba-barruti bat hautatzeko edo Ctrl hainbat diapositiba hautatzeko.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatuan diapositiben ordena alda dezakezu. Horretarako, arrastatu eta jaregin diapositibak Hautatutako diapositibak zerrendan.

Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua hasteko:

  1. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua

  2. Hautatu hasi nahi duzun aurkezpena zerrendan.

  3. Sakatu Hasi.

Iradokizun-ikonoa

Hautatutako diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua Aurkezpena tresna-barrako Diapositiba-aurkezpena ikonoan klik egitean edo F5 sakatzean hastea nahi baduzu, hautatu Erabili diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua.


Diapositiba-aurkezpena exekutatzeko aukerak

Diapositiba-aurkezpena beti uneko diapositiban hasteko:

  1. Aukeratu - LibreOffice Impress - Orokorra

  2. Hasi aurkezpena arean, hautatu Beti uneko orrialdearekin kontrol-laukia.

Abisu-ikonoa

Ez hautatu aukera hori, diapositiba-aurkezpen pertsonalizatua exekutatu nahi baduzu.


Diapositiba bat ezkutatzeko:

Uneko diapositiba ezkutatzeko, sakatu 'Ezkutatu diapositiba' botoia.

  1. Aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea, eta hautatu ezkutatu nahi duzun diapositiba.

  2. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Erakutsi/ezkutatu diapositiba.

    Diapositiba ez da kentzen dokumentutik.

Ezkutatutako diapositiba erakusteko:

  1. Aukeratu Ikusi - Diapositiba-sailkatzailea, eta hautatu erakustea nahi duzun ezkutuko diapositiba.

  2. Aukeratu Diapositiba-aurkezpena - Erakutsi/ezkutatu diapositiba.

Emaguzu laguntza!