GIF irudi animatuak sortzea

Aurkezpena interesgarriago izan dadin, diapositibako marrazki-objektuak, testu-objektuak eta grafiko-objektuak (irudiak) anima ditzakezu. LibreOffice Impressek animazio-editore erraza eskaintzen dizu, eta horren bidez, animazio-irudiak sor ditzakezu diapositibako objektuak bilduz. Animazio-efektua lortzeko, zuk sortutako marko estatikoak biratzen dira.

Iradokizun-ikonoa

Bit-mapako animazioa sortzen baduzu (GIF animatua), atzerapena eslei diezaiokezu marko bakoitzari, eta animazioa zenbat aldiz erreproduzitu behar den zehaztu dezakezu.


GIF animatua sortzeko:

  1. Hautatu animazioan sartu nahi duzun objektu bat edo objektu talde bat eta aukeratu Txertatu - Irudi animatua.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Animazio taldea arean, hautatu Bit-maparen objektua.

    Erabili animazioaren denbora-muga markoa zenbat denbora bistaratu behar den zehazteko eta animazio-sekuentzia zenbat aldiz agertu behar den zehazteko.

  2. Sartu marko-zenbakia Irudi-zenbakia koadroan (ezkerreko koadroa).

  3. Sartu markoa zenbat segundoz bistaratu behar den Iraupena koadroan (erdiko koadroa).

  4. Errepikatu azken bi urratsak animazioko marko bakoitzarekin.

    Iradokizun-ikonoa

    Animazioaren aurrebista ikusteko, erabili Irudi-zenbakia koadroaren ezkerreko kontrolak.


  5. Hautatu animazio-sekuentzia zenbat aldiz errepikatzea nahi duzun Begizta kopurua koadroan (eskuineko koadroa).

  6. Hautatu objektuak lerrokatzeko aukera Lerrokatu koadroan.

  7. Sakatu Sortu.

Emaguzu laguntza!