Kurba

Marrazkia barrako kurbaren ikonoan Marrak tresna-barra irekitzen du. Hor marrak eta formak gehi diezazkiokezu uneko diapositibari.

'Shift' teklari sakatuta eusten badiozu, saguaren mugimendua 45 graduko multiploetara mugatuko da. teklari sakatuta eusten badiozu, puntu berria ez da azken puntuarekin konektatuko. Horrela, elkarri konektatuta ez dauden kurbez osatuko da objektua. Objektu txikiago bat marrazten baduzu, teklari sakatuta eusten diozun bitartean, oraindik itxi ez duzun objektu handiago baten barruan, objektu txikiaren kenketa egingo da objektu handian, eta zuloa agertuko da handian.

Itxitako formei Marra eta betetzea barrako Arearen estiloa/betetzea koadroan bistaratzen den betegarria ematen zaie automatikoki.

Kurba, betea

BĂ©zier kurban oinarritutako forma itxi betea marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta klik egin. Kurbari marra zuzenen segmentu bat gehitzeko erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriz. Egin klik bikoitza forma ixteko.

Ikonoa

Kurba, betea

Poligonoa, betea

Marra zuzenen segmentuen bidez osatutako forma itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. Poligonoa 45 graduko angeluetara mugatzeko, Maius sakatuta eduki klik egitean.

Ikonoa

Poligonoa, betea

Poligonoa (45°), betea

45 graduko angeluen bidez mugatutako marra zuzenen segmentuez osatutako forma itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. 45 graduko angeluetara mugatuta ez dagoen poligonoa marrazteko, Maius sakatuta eduki klik egitean.

Ikonoa

Poligonoa (45°), betea

Forma libreko marra, betea

Forma libreko marra marrazten du diapositiban arrastatzen duzun lekuan. Sagua askatutakoan, LibreOffice aplikazioak forma itxia sortzen du. Horretarako, marra zuzenen segmentua marrazten du marraren amaiera-puntutik hasiera-punturaino. Marren barruko forma uneko area-kolorearekin beteko da.

Ikonoa

Forma libreko marra, betea

Kurba

BĂ©zier kurba leuna marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta egin klik. Kurban marra zuzenen segmentu bat gehitzeko, erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriro. Egin klik bikoitza kurba marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza kurba hasiko den lekuan. Arrastatzean egindako distantziak zehaztuko du kurbaren arkua.

Ikonoa

Kurba

Poligonoa

Marra zuzenen segmentuen serie batez osatutako marra marrazten du. Marra-segmentua marrazteko arrastatu, marra-segmentuaren bukaera-muturra definitzeko egin klik eta ondoren marra-segmentu berri bat marrazteko arrastatu. Egin klik bikoitza marra marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza marraren hasiera-puntuan.

Puntu berriak 45 graduko angeluetan kokatzeko, mantendu sakatuta Shift tekla poligonoa marrazten duzun bitartean.

Editatu puntuak moduaren bidez poligonoaren puntu indibidualak modu dinamikoak alda daitezke.

Ikonoa

Poligonoa

Poligonoa (45°)

Marra-segmentu zuzenen multzo batekin osatutako marra bat marrazten du, segmentu bakoitza 45 graduko angeluetan mugatuta dagoelarik. Arrastatu marra-segmentu bat marrazteko, egin klik marra-segmentuaren amaiera-puntua definitzeko, eta ondoren arrastatu beste marra-segmentu bat marrazteko. Egin klik bikoitza marra amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, eutsi sakatuta eta egin klik bikoitza.

Ikonoa

Poligonoa (45°)

Forma libreko marra

Foma libreko marra bat marrazten du uneko dokumentuan, kurtsorea arrastatzen duzun tokian. Marra amaitzeko, askatu saguaren botoia. Forma itxi bat marrazteko, askatu botoia marraren hasiera-puntutik hurbil.

Ikonoa

Forma libreko marra

Emaguzu laguntza!