Elipseak

'Pertsonalizatu' tresna-barraren bidez, Zirkulu eta obalo zaharrak tresna-barra gehitu daiteke.

Elipsea

Obalatu bete bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Klik egin obalatua marraztu nahi duzun lekuan eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Zirkulu bat marrazteko Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elipsea

Zirkulua

Zirkulu betea marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Klik egin zirkulua marraztu nahi duzun lekuan eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Elipsea marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulua

Elipse atala

Obalatu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma betea marrazten du uneko dokumentuan. Elipse atala marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu obalatuan klik egin behar. Elipse atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elipse atala

Zirkulu atala

Zirkulu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma betea marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu atala marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Elipse atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulu atala

Elipse segmentua

Obalatu baten arkuak eta diametroak definitutako forma betea marrazten du uneko dokumentuan. Elipse segmentua marrazteko, arrastatu elipsea nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Zirkulu segmentua marrazteko Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elipse segmentua

Zirkulu segmentua

Zirkulu-arku batek eta diametroak definitutako forma betea marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulua nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Eraman erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Elipse segmentua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulu segmentuak

Elipsea, bete gabe

Obalatu hutsa marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Klik egin obalatua marraztu nahi duzun lekuan eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Zirkulu bat marrazteko Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elipsea, bete gabe

Zirkulua, bete gabe

Zirkulu hutsa marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Klik egin zirkulua marraztu nahi duzun lekuan eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Elipsea marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulua, bete gabe

Elilpse atala, bete gabe

Obalatu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma hutsa marrazten du uneko dokumentuan. Elipse atala marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu obalatuan klik egin behar. Elipse atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elilpse atala, bete gabe

Zirkulu atala, bete gabe

Zirkulu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma hutsa marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu atala marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Elipse atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulu atala, bete gabe

Elipse segmentua, bete gabe

Obalatu baten arkuak eta diametroak definitutako forma hutsa marrazten du uneko dokumentuan. Elipse segmentua marrazteko, arrastatu elipsea nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Eraman erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Zirkulu segmentua marrazteko Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Elipse segmentua, bete gabe

Zirkulu segmentua, bete gabe

Zirkulu baten arkuak eta diametroak definitutako forma hutsa marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulua nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Eraman erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Elipsean oinarritutako segmentua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkulu segmentua, bete gabe

Arkua

Arkua marrazten du uneko dokumentuan. Arkua marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren arkuaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu obalatuan klik egin behar. Zirkuluan oinarritutako arkua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Arkua

Zirkunferentzia-arkua

Zirkuluan oinarritutako arkua marrazten du uneko dokumentuan. Arkua marrazteko, arrastatu zirkulua nahi duzun tamainaraino, eta ondoren arkuaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Eraman erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez duzu zirkuluan klik egin behar. Elipsean oinarritutako arkua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.

Ikonoa

Zirkunferentzia-arkua

Emaguzu laguntza!