Modua
Hautatutako objektuaren forma, orientazioa edo betegarria aldatzen du.
Efektuak (LibreOffice Drawen bakarrik)
LibreOffice Draweko Modua tresna-barra irekitzeko, egin klik Marrazkia barrako Efektuak ikonoaren ondoko gezian. LibreOffice Impressen, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Modua.
Biratu
2D objektuak errotazio-puntu baten inguruan biratzen edo desplazatzen ditu. Arrastatu objektuaren izkinako heldulekua hura biratzea nahi duzun norabidean. Objektu bat desplazatzeko, arrastatu erdiko heldulekua hura desplazatu nahi duzun norabidean.
Diapositiba bakoitzak errotazio-puntu bakarra dauka. Egin klik bikoitza objektu batean errotazio-puntua objektuaren erdira eramateko. Errotazio-puntua pantailako beste kokaleku batera ere arrasta dezakezu, eta gero, biratu objektua.
3D objektua duen talde bat hautatzen baduzu, 3D objektua bakarrik biratuko da. 3D objektuak ezin dituzu desplazatu, aldiz, X eta Y ardatzen inguruan biratu ditzakezu. Horretarako, arrastatu erdiko heldulekuak.
Biratu
Irauli
Hautatutako objektua iraultze-marraren inguruan iraultzen du. Marra hori diapositibako edozein lekutara arrasta dezakezu. Arrastatu objektuaren helduleku bat iraultze-marran zehar objektua iraultzeko. Iraultze-marraren orientazioa aldatzeko, arrastatu amaiera-puntu bat kokaleku berrira.
Irauli
3D biraketa-objektua
Hautatutako 2D objektua 3D objektu bihurtzen du. Horretarako, objektua marra simetriko baten inguruan biratzen du.
Arrastatu marra simetrikoa beste kokaleku batera bihurtutako objektuaren forma aldatzeko. Marra simetrikoaren orientazioa aldatzeko, arrastatu amaiera-puntu bat. Egin klik objektuan 3D bihurtzeko.
3D biraketa-objektua
Ezarri zirkuluan (perspektiba)
Hautatutako objektua desitxuratzen du. Horretarako, zirkulu irudikarien inguruan egokitzen du, eta gero, perspektiba gehitzen dio. Arrastatu hautatutako objektuaren heldulekua hura desitxuratzeko. Hautatutako objektua ez bada poligonoa edo Bézier kurba, objektua kurba bihurtzeko eskatuko zaizu hura desitxuratu aurretik.
Ezarri zirkuluan (perspektiba)
Ezarri zirkuluan (okertu)
Hautatutako objektua desitxuratzen du. Horretarako, zirkulu irudikarien ingurura egokitzen du. Arrastatu hautatutako objektuaren heldulekua hura desitxuratzeko. Hautatutako objektua ez bada poligonoa edo Bézier kurba, objektua kurba bihurtzeko eskatuko zaizu hura desitxuratu aurretik.
Ezarri zirkuluan (okertu)
Desitxuratu
Hautatutako objektuaren heldulekuak arrastatzen uzten dizu haren forma aldatzeko. Hautatutako objektua ez bada poligonoa edo Bézier kurba, objektua kurba bihurtzeko eskatuko zaizu hura desitxuratu aurretik.
Desitxuratu
Gardentasuna
Gardentasun-gradiente bat aplikatzen dio hautatutako objektuari. Gardentasun-marrak gris-eskala ordezkatzen du: beltza % 0 garden da eta zuria % 100 garden da.
Arrastatu helduleku zuria gardentasun-gradientearen norabidea aldatzeko. Arrastatu helduleku beltza gradientearen luzera aldatzeko. Koloreak Kolorea barratik arrastatu eta heldulekuetan jaregin ditzakezu gris-eskalaren balioak aldatzeko.
Kolorea barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Kolorea barra.
Gardentasuna
Gradientea
Hautatutako objektuaren gradiente-betegarria aldatzen du. Komando hori erabilgarri egongo da Formatua - Area aukeran hautatutako objektuari gradientea aplikatu badiozu. Arrastatu grandientearen marraren heldulekuak gradientearen norabidea edo luzera aldatzeko. Koloreak Kolorea barratik arrastatu eta heldulekuetan jaregin ditzakezu gradientearen amaiera-puntuen kolorea aldatzeko.
Kolorea barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Kolorea barra.
Gradientea