Denbora
Uneko efektuaren denbora zehazten du Efektu-aukerak elkarrizketa-koadroan.
Hasi
Hautatutako animazio-efektua hasteko propietatea bistaratzen du. Honako propietateak daude erabilgarri:
-
Klik egitean - animazioa efektu horretan gelditzen da saguarekin berriro klik egin arte.
-
Aurrekoarekin - animazioa berehala exekutatzen da.
-
Aurrekoaren ondoren - aurreko animazioa amaitu bezain laster exekutatzen da animazioa.
Atzerapena
n segundoren atzerapen gehigarria zehazten du, efektua hasi baino lehen aplikatuko dena.
Iraupena
Efektuaren iraupena zehazten du.
Errepikatu
Uneko efektua errepikatu behar den eta nola errepikatu behar den zehazten du. Sartu errepikatze kopurua edo hautatu zerrendatik:
-
(bat ere ez) - efektua ez da errepikatuko.
-
Berriro klik egin arte - animazioa errepikatu egingo da saguarekin berriro klik egin arte.
-
Diapositibaren amaierara arte - animazioa errepikatu egiten da diapositiba bistaratzen den bitartean.
Birbobinatu erreprodukzioa amaitzean
Animazioa amaitutakoan animatutako forma hasierako egoerara itzuli behar den zehazten du.
Animatu klik-sekunetziaren zati gisa
Animazioa klik-sekuentzia normalean hasiko den zehazten du.
Hasi efektua klik egitean
Animazioa forma jakin batean klik egin ondoren hasiko den zehazten du.
Hautatu forma, bere izenaren arabera, zerrenda-koadrotik.