Poligono

Hautatutako objektua poligono bihurtzen du (marra zuzenez inguratutako objektu itxia). Objektuaren itxura ez da aldatzen. Nahi baduzu, egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Editatu puntuak aldaketak ikusteko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Forma - Bihurtu - Poligonoa (LibreOffice Drawen soilik)

Ireki hautatutako objektuaren laster-menua eta aukeratu Bihurtu - Poligonoa


Bit-maparen irudiak bektore-grafikoak bihurtzea

Poligono bihurtu

Ondorengo aukerak behar dira bit-mapako irudia poligono bihurtzeko. Bihurtutako irudia kolorez betetako poligono txikiagoen bilduma da.

Ezarpenak

Irudia bihurtzeko aukerak ezartzen ditu.

Kolore kopurua:

Sartu bihurtutako irudian bistaratu beharreko kolore kopurua. LibreOffice aplikazioak poligono bat sortzen du irudiko kolore-agerraldi bakoitzarentzat.

Puntu-murriztea

Zuk sartutako pixel-balioa baino txikiagoak diren kolore-poligonoak kentzen ditu.

Bete zuloak

Puntu-murrizteak aplikatzearen ondorioz sortutako kolore-hutsuneak betetzen ditu.

Lauzaren tamaina

Sartu atzeko planoko betegarriarentzako laukizuzenaren tamaina.

Iturburu-irudia:

Jatorrizko irudiaren aurrebista.

Irudi bektorizatua:

Bihurtutako irudiaren aurrebista. Sakatu Aurrebista irudi bektorizatua sortzeko.

Aurrerapena

Bihurtze-aurrerapena bistaratzen du.

Aurrebista

Bihurtutako irudiaren aurrebista erakusten du aldaketak aplikatu gabe.

Emaguzu laguntza!