Interakzioa
Diapositiba-aurkezpenean objektu batean klik egitean nola jokatzen duen zehazten du.
Ekintza saguarekin klik egitean
Diapositiba-aurkezpenean objektu batean klik egitean zein ekintza exekutatuko den zehazten du. Elkartutako objektuei ere eslei diezazkiekezu ekintzak.
Ekintzarik ez
Ez da ekintzarik gertatzen.
Joan aurreko diapositibara
Diapositiba bat atzera joaten da diapositiba-aurkezpenean.
Joan hurrengo diapositibara
Diapositiba bat aurrera joaten da diapositiba-aurkezpenean.
Joan lehenengo diapositibara
Diapositiba-aurkezpeneko lehen diapositibara joaten da.
Joan azkeneko orrialdera
Diapositiba-aurkezpeneko azken diapositibara joaten da.
Joan orrialdera edo objektura
Diapositibara edo zehaztutako objektura joaten da.
Helburua
Helburutzat ezar ditzakezun diapositiba eta objektuak zerrendatzen ditu.
Diapositiba / Objektua
Sartu bilatu nahi duzun diapositiba edo objektuaren izena.
Bilatu
Zehaztutako diapositiba edo objektua bilatzen du.
Joan dokumentura
Diapositiba-aurkezpenean fitxategi bat ireki eta bistaratzen du. Helburu-dokumentu gisa LibreOffice fitxategi bat hautatzen baduzu, zein orrialde irekiko den ere zehaztu dezakezu.
Dokumentua
Zehaztu helburu-dokumentuaren kokalekua.
Dokumentua
Sartu ireki nahi duzun fitxategiaren bide-izena, edo egin klik Arakatu botoian fitxategia lokalizatzeko.
Arakatu
Lokalizatu ireki nahi duzun fitxategia.
Audioa erreproduzitzea
Audio-fitxategia erreproduzitzen du.
Audioa
Zehaztu soinu-fitxtegiaren kokalekua.
Audioa
Sartu ireki nahi duzun soinu-fitxategiaren bide-izena, edo sakatu Arakatu botoia fitxategia lokalizatzeko.
Arakatu
Lokalizatu erreproduzitu nahi duzun audio-fitxategia.
LibreOffice aplikazioarekin audio-fitxategirik instalatu ez baduzu, LibreOffice instalazio-programa berriro exekuta dezakezu eta Aldatu hautatu.
Erreproduzitu
Hautatutako audio-fitxategia erreproduzitzen du.
Exekutatu programa
Programa bat abiarazten du diapositiba-aurkezpenean.
Programa
Programa
Sartu abiarazi nahi duzun programaren bide-izena, edo egin klik Arakatu botoian programa lokalizatzeko.
Arakatu
Lokalizatu abiarazi nahi duzun programa.
Exekutatu makroa
Makroa exekutatzen du diapositiba-aurkezpenean.
Makroa
Makroa
Sartu exekutatu nahi duzun makroaren bide-izena, edo egin klik Arakatu botoian makroa lokalizatzeko.
Arakatu
Lokalizatu exekutatu nahi duzun makroa.
Amaitu aurkezpena
Aurkezpena amaitzen du.
Exekutatu objektuaren ekintza
"Exekutatu objektuaren ekintza" sarrera hauta dezakezu txertatutako OLE objektuentzat.
Editatu
Objektua edizio moduan irekitzen du.