'Animazioa' panela
Hautatutako objektuei efektuak esleitzen dizkie.
Animazio-zerrenda
Animazio-zerrendak uneko diapositibako animazio guztiak bistaratzen ditu.
-
Diapositiba bakoitzak animazio nagusi bat dauka, eta diapositiba erakustean exekutatzen da.
-
Animazio gehiago ere egon daitezke, eta forma bat erakustean exekutatzen dira. Animatutako forma horietako bat baldin badago, animazio-zerrendaren beheko erdian zerrendatzen dira. Fitxek animazioa exekutatzen duten forma bakoitzaren izena bistaratzen dute.
Zerrenda-sarrera bakoitzak honako bi errenkadak ditu:
-
Sarreraren lehen errenkadak sagu-ikono bat erakutsiko du animazioa saguaren klik baten bidez hasten bada, eta erloju bat animazioa aurreko animazioa amaitu ondoren hasten bada. Formaren izena animazio-efekturako eta animatutako testuaren lehen karaktereak.
-
Bigarren errenkadan ikono batek animazio-efektua erakusten du, eta horren jarraian efektuaren kategoria eta izena erakusten dira.
Gehitu
Beste animazio-efektu bat eransten dio diapositiban hautatutako objektuari.
Kendu
Hautatutako animazio-efektuak kentzen ditu animazio-zerrendatik.
Aldatu ordena
Egin klik botoi batean hautatutako animazio-efektua zerrendan gora edo behera mugitzeko.
Kategoria
Hautatu animazio-efektuen kategoria bar. Honako kategoriak daude:
-
Sarrera: Hautatu sarrera-efektu bat efektuen zerrendan. -
Enfasia: Hautatu enfasi-efektu bat efektuen zerrendan. -
Irteera: Hautatu irteera-efektu bat efektuen zerrendan. -
Ibilbideak: Hautatu ibilbide bat efektuen zerrendan.
Efektua
Hautatu animazio-efektu bat.
Hasi
Hautatutako animazio-efektua noiz hasiko den bistaratzen du. Honako hasiera-aukerak daude:
-
Klik egitean - animazioa efektu horretan gelditzen da saguarekin berriro klik egin arte.
-
Aurrekoarekin - animazioa berehala exekutatzen da.
-
Aurrekoaren ondoren - aurreko animazioa amaitu bezain laster exekutatzen da animazioa.
Propietateak: norabidea, kantitatea, kolorea, betegarri-kolorea, tamaina, lerro-kolorea, letra-tipoa, letra-tipoaren tamaina, letra-tipoaren familia
Animazioaren propietate gehigarriak hautatzen ditu. Egin klik ... botoian Efektu-aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor propietateak hautatu eta aplika ditzakezu.
Iraupena
Hautatutako animazio-efektuaren iraupena zehazten du.
Atzerapena
Animazioa denbora kopuru hau atzeratuta hasiko da.
Aurrebista automatikoa
Hautatu efektu berrien edo editatutako efektuen aurrebista erakustea haiek esleitzen dituzunean.
Erreproduzitu
Hautatutako animazio-efektua aurrebistan erreproduzitzen du.