Eremuak

Diapositiban txerta ditzakezun eremu arruntak zerrendatzen ditu.

Diapositiban eremu bat editatu nahi baduzu, hautatu eremua eta aukeratu Editatu - Eremuak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua


Data (finkoa)

Uneko data eremu finko gisa txertatzen du diapositiban. Data ez da automatikoki eguneratzen.

Data (aldakorra)

Uneko data eremu aldakor gisa txertatzen du diapositiban. Data automatikoki eguneratzen da fitxategia berriro kargatzean.

Ordua (finkoa)

Uneko ordua eremu finko gisa txertatzen du diapositiban. Ordua ez da automatikoki eguneratzen.

Ordua (aldakorra)

Uneko ordua eremu aldakor gisa txertatzen du diapositiban. Ordua automatikoki eguneratzen da fitxategia berriro kargatzean.

Egilea

LibreOffice erabiltzaile-datuetan zerrendatutako izena eta abizena txertatzen ditu diapositiba aktiboan.

Orrialde-zenbakia

Orrialde-zenbakia txertatzen du uneko diapositiban edo orrialdean. Orrialde-zenbakia diapositiba bakoitzari gehitu nahi badiozu, aukeratu 'Ikusi - Maisua' eta txertatu orrialde-zenbakiaren eremua. Zenbakiaren formatua aldatzeko, aukeratu - Propietateak - Orrialdea fitxa eta, ondoren, hautatu formatu bat Diseinu-ezarpenak areako zerrendan.

Fitxategi-izena

Fitxategi aktiboaren izena txertatzen du. Izena fitxategia gordetakoan agertuko da.

Emaguzu laguntza!