Kaptura-puntua/Lerroa

Objektuak azkar lerrokatzeko erabil dezakezun doitze-puntua edo -lerroa txertatzen du (ikus baita ere gida). Doitze-puntuak eta doitze-lerroak ez dira agertzen inprimatze-irteeran.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Txertatu kaptura-puntua/lerroa (LibreOffice Drawen bakarrik)

Ireki laster-menua eta aukeratu Txertatu kaptura-puntua/lerroa


Iradokizun-ikonoa

Kaptura-lerroak erregelatik arrastatu eta orrialdean jaregin ditzakezu. Kaptura-lerroak ezabatzeko, arrastatu berriro erregelara.


Marraztu edo lekuz aldatu kaptura-puntutik edo -lerrotik hurbil dagoen objektua lekuan bertan kapturatzeko.

Doitze-tartea ezartzeko, aukeratu 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan.

Puntuak doitzeko elkarrizketa-koadroa

Kokalekua

Hautatutako kaptura-puntua edo -lerroaren kokalekua orrialdearen goiko ezkerreko ertzaren arabera ezartzen du.

Ohar-ikonoa

Kaptura-puntua edo -lerroa beste kokaleku batera ere arrasta dezakezu.


X ardatza

Sartu kaptura-puntua edo -lerroaren eta orrialdearen ezkerreko ertzaren arteko leku kopurua.

Y ardatza

Sartu kaptura-puntua edo -lerroaren eta orrialdearen goiko ertzaren arteko leku kopurua.

Mota

Zehaztu txertatu nahi duzun kaptura-objektuaren mota.

Puntua

Kaptura-puntua txertatzen du (gurutze marratua).

Bertikala

Kaptura-lerro bertikala txertatzen du.

Horizontala

Kaptura-lerro horizontala txertatzen du.

Emaguzu laguntza!