Basic IDEa

Basic IDEaren (Integrated Development Environment) ezarpenak definitzen ditu, Basic lengoaian makroak editatzen laguntzeko.

Abisu-ikonoa

Eginbide hau esperimentala da eta erroreak sor ditzake edo espero ez den moduan porta daiteke. Eginbidea gaitzeko, aukeratu - LibreOffice - Aurreratua eta hautatu Gaitu eginbide esperimentalak kontrol-laukia.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Basic IDEa.


Kode-osatzea

Eginbide horrek Basic programatzaileari laguntza ematen dio kodea osatzeko, idazten denbora asko ez galtzeko eta kode-erroreak gutxitzeko.

Gaitu kode-osatzea

Basic objektuen metodoak bistaratzen ditu. Kode-osatzeak Basic objektuen metodoak bistaratuko ditu, objektua UNOren mota hedatua bada. Ez du funtzionatzen Basic-en Object edo Variant motetan.

Aldagai bat UNO interfaze edo egitura bat denean, zerrenda-koadro bat agertuko da aldagaiaren izenaren ondoren dagoen puntua idaztean (adibidez, aVar. [zerrenda-koadroa agertuko da] ). Bere metodoak eta aldagaiak zerrendatuko dira zerrenda-koadroan, justu azpian. Iradokitako metodo eta aldagaien artea mugi zaitezke gezi-teklekin. Hautatutako sarrera txertatzeko, sakatu Enter tekla edo egin klik bikoitza gainean saguarekin. Zerrenda-koadroa uzteko, sakatu Esc tekla.

Metodoaren izena idaztean eta Tab tekla behin sakatzean, hautatutako sarrera osatuko da. Tab tekla berriro sakatuta, aurrizkirik luzeena duten bat etortzeen artean mugituko da. Esaterako, ald1.met1 idaztean, met1, metodo2, metodoa3 sarreren artean mugituko da, eta beste sarrerak ez dira ezkutatuko.

Adibidea:


    Dim aPicker As com.sun.star.ui.dialogs.XFilePicker
  

baliozko aldagai-definizioa da, bere metodoak puntua (".") eragilearen bidez atzitu daitezke:


    aPicker.getDisplayDirectory()
  

Kode-iradokizuna

Honakoak, Basic programatzailearentzako kodetze-laguntzaileak dira.

Autozuzenketa

Zuzendu Basic aldagaien eta gako-hitzen kasuak, horiek idatzi bitartean. LibreOffice Basic IDEak zure kodeko Basic instrukzioen eta Basic aldagaiak zuzenduko ditu, kodearen estiloa eta irakurgarritasuna hobetzeko. Kodearen aldaketak programa-aldagaien deklarazioetan eta analizatutako LibreOffice Basic komandoetan oinarrituko dira.

Adibidea:


    Dim intVar as Integer
  

eta Intvar idaztean, hura zuzendu eta intVar idatziko da, intVar deklarazioan existitzen diren maiuskula eta minuskulekin bat etortzeko.

Basic lengoaiaren gako-hitzak ere automatikoki zuzenduko dira (gako-hitzen zerrenda analizatzailetik hartzen da).

Adibideak:

Integer, String, ReDim, ElseIf, etc...

Automatikoki itxi komatxoak

Automatikoki itxi irekitako komatxoak. LibreOffice Basic IDEak itxiera-komatxoa gehituko du irekitze-komatxo bat idazten den bakoitzean. Erabilgarria da Basic kodean kateak txertatzen direnerako.

Automatikoki itxi parentesiak

Automatikoki itxi irekitako parentesiak. LibreOffice Basic IDEak itxiera-parentesia, “)”, gehituko du irekitze-parentesi bat, “(“, gehitzen den bakoitzean.

Automatikoki itxi prozedurak

Automatikoki txertatu itxiera-instrukzioak prozeduretarako. LibreOffice Basic IDEak End Sub edo End Function instrukzio bat gehituko du Sub edo Function instrukzio bat idatzi eta Enter sakatzen duzun bakoitzean.

Hizkuntza-eginbideak

Erabili mota hedatuak

Onartu UNO objektu motak baliozko Basic mota gisa. Eginbide horrek Basic programazio-lengoaiaren mota estandarrak hedatzen ditu LibreOffice UNO motekin. Horri esker, programatzaileak UNO mota zuzena duten aldagaiak definitu ditzake. Beharrezkoa da kodea osatzeko eginbidea erabili ahal izateko.

Adibidea:


    Sub Some_Calc_UNO_Types
    REM A spreadsheet object
        Dim oSheet As com.sun.star.sheet.XSpreadsheet
        oSheet = ThisComponent.getSheets().getByIndex(0)
    REM A cell object
        Dim oCell As com.sun.star.table.XCell
        oCell = oSheet.getCellByPosition(0,0)
    End Sub
  
Abisu-ikonoa

Basic programetan UNO mota hedatuak erabiltzeak programa eta beste bulegotika aplikazioen arteko elkarrerabilgarritasuna mugatu dezake


Emaguzu laguntza!