Asiar diseinua

Asiar testuen ezarpen tipografiko lehenetsiak definitzen ditu.

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Asiar diseinua.


Aukeren 'Asiarra' elkarrizketa-koadroaren irudia

Karaktereen arteko tartea doitzea

Karaktere indibidualen arteko ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.

Mendebaldeko testua soilik

Karaktere-tartea mendebaldeko testuetan soilik aplikatuko dela zehazten du.

Mendebaldeko testua eta puntuazio asiarra

Karaktere-tartea mendebaldeko testuetan eta asiar puntuazioan aplikatuko dela zehazten du.

Karaktere-tartea

Asiar testuetan, gelaxketan eta marrazki-objektuetan karaktere-tartearen ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.

Konpresiorik ez

Konpresiorik ez dela egongo zehazten du.

Konprimitu puntuazioa bakarrik

Puntuazioaren konpresioa soilik izango dela zehazten du.

Konprimitu puntuazioa eta Kana japoniarra

Puntuazioaren eta japonierazko kanaren konpresioa izango dela zehazten du.

Lehen eta azken karaktereak

'Lehen' eta 'azken' karaktereen ezarpen lehenetsiak definitzen ditu. Paragrafo bateko hasierako edo amaierako lerroan karaktere debekatuen zerrenda aplikatuko den edo ez defini dezakezu Formatua -Asiar tipografiaaukeratzen duzunean agertzen den elkarrizketa-koadroan.

Hizkuntza

Lehen eta azken karaktereak zein hizkuntzarako definitu nahi dituzun zehatzen du.

Lehenetsia

Lehenetsia markatzen bada, hurrengo bi testu-koadroak hautatutako hizkuntzako karaktere lehenetsiekin beteko dira:

Lerro-hasieran ez:

Lerro-hasieran bakarrik agertu behar ez luketen karaktereak zehazten ditu. Hemen sartutako karaktere bat lerro-hasieran kokatu beharko balitz lerro-jauzi baten ondoren, automatikoki kokatuko litzateke aurreko lerroaren amaieran. Adibidez, zerrenda honetan harridura-ikurra sartzen baduzu, ikur hori inoiz ez da agertuko lerro-hasieran, Lerro-hasieran ez zerrendan badago.

Lerro amaieran ez:

Lerro-amaieran bakarrik agertu behar ez luketen karaktereak zehazten ditu. Hemen sartutako karaktere bat lerro-amaieran kokatuko balitz lerro-jauzi baten ondorioz, automatikoki mugituko litzateke hurrengo lerroaren hasierara. Adibidez, zenbaki baten aurrean dagoen moneta-ikurra inoiz ez da agertuko lerro-amaieran, Lerro-amaieran ez zerrendan badago.

Emaguzu laguntza!