Microsoft Office

Microsoft Office dokumentuak inportatu eta esportatzeko ezarpenak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Kargatu/gorde - Microsoft Office.


Objektu kapsulatuak

Objektu kapsulatuak atalak Microsoft Office OLE objektuak nola inportatuko eta esportatuko diren zehazten du.

Ezarpen hauek baliozkoak izango dira Microsoft OLE zerbitzaririk ez dagoenean (adibidez,UNIXen) edo LibreOffice programaren OLE zerbitzaririk prest ez dagoenean OLE objektuak editatzeko.

OLE zerbitzari bat aktibo badago kapsulatutako objekturako, orduan OLE zerbitzaria erabiliko da objektua kudeatzeko.

OLE zerbitzaririk aktibo ez badago MathType objektuetarako, MathType objektu kapsulatuak LibreOffice Math aplikazioko objektu bihur daitezke. Bihurketa hori egiteko, kapsulatutako MathType objektuek ezin dituzte MathType 3.1 zehaztapenak gainditu.

Zerrenda-koadroa

Zerrenda-koadroa eremuak bikoteka erakusten ditu LibreOffice aplikazioan kargatzean (ezkerrean) eta/edo Microsoft formatuan gordetzean (eskuinean) bihurtu daitezkeen OLE objektuak.

Microsoft OLE objektu bat zehaztutako LibreOffice OLE objektu bihurtzeko Microsoft dokumentua LibreOffice programan kargatzen denean, hautatu sarreraren pareko [L] zutabeko laukia.

Microsoft OLE objektu bat zehaztutako LibreOffice OLE objektu bihurtzeko Microsoft dokumentua Microsoft fitxategi formatuan gordetzen denean, hautatu sarreraren pareko [S] zutabeko laukia.

Karaktereen atzeko planoa

Microsoft Office aplikazioak LibreOffice aplikazioaren karaktereen atzeko planoaren antzekoak diren bi karaktere-atributu ditu (nabarmentzea edo itzaldura), Microsoft Office fitxategi-formatuetara esportatzean erabili ahal dituzunak.

Emaguzu laguntza!