Formula

LibreOffice Calc aplikazioaren formula-sintaxia eta kargatze-aukerak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc - Formula.


Formula-aukerak

Formula-sintaxia

Hiru aukera daude. Ikus ditzagun adibideen bidez. Adibideko kalkulu-orri batean bi orri daude, 1orria eta 2orria. 1orria orriaren A1 gelaxkak 2orria orriko C4 gelaxkari erreferentzia egiten dio.

Erabili funtzioen ingelesezko izenak

LibreOffice Calc aplikazioan, funtzio-izenak euskaraz edo ingelesa ez den beste hizkuntzaren batean egon daitezke. Modu lehenetsian, kontrol-laukia desaktibatuta dago eta beraz, itzulitako funtzio-izena erabiliko da. Kontrol-laukia markatzen bada, ingelesezko jatorrizko izenak erabiliko dira. Aldaketa horrek honako esparruetan du eragina: formulen sarrera eta bistaratzea, funtzioen morroia eta formulen aholkuak. Marka berriro ere kendu dezakezu itzulitako funtzio-izenak berriro erabiltzen hasteko.

Bereizleak

Aukera multzo honek zure formula-adierazpenetako bereizleak konfiguratzeko balioko dizu. Erabilgarria da, adibidez, funtzio-parametroak puntu eta komen bidez (;) bereiztu ordez komen bidez (,) bereiztu nahi badituzu.

Esaterako, =SUM(A1;B1;C1) ordez, =SUM(A1,B1,C1) idatzi daiteke.

Era berean, barneratutako matrizeen zutabe- eta errenkada-bereizleak ere alda daitezke. Aurretik, barneratutako matrize batek puntu eta komak (;) erabiltzen zituen zutabeak bereizteko eta barra bertikala (|) errenkadak bereizteko. Hortaz, barneratutako matrize-adierazpen tipiko batek honako itxura zuen, 5 x 2 matrize batean:

={1;2;3;4;5|6;7;8;9;10}

Zutabe-bereizleak kometara aldatuz (,) eta errenkada-bereizleak puntu eta kometara (;), adierazpen berak honako itxura izango du:

={1,2,3,4,5;6,7,8,9,10}

Kalkulu xeheen ezarpenak

Kate-balioak zenbakizko balio, gelaxka-erreferentzia edo daten/orduen balio bihurtzeko arauak ezartzen ditu. Horrek eragin zuzena du barne-funtzioetan, esaterako erreferentzia bat kate-balio gisa hartzen duen INDIRECT funtzioan, edo argumentuak ISO 8601 formatuan edo formatu lokaletan dauden kate-balio gisa hartzen duten daten/orduen funtzioetan.

Birkalkulatzea fitxategia kargatzean

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice Calc - Formula.


Formulak birkalkulatzeko nahikotxo denbora behar izan daiteke, fitxategi handiak kargatzen direnean.

Excel 2007 eta berriagoak:

Kalkulu-orri handiak kargatzeak denbora luzea behar dezake. Kalkulu-orri handi horretako datuak berehala eguneratzerik behar ez baduzu, birkalkulatzea gerorako utzi dezakezu. LibreOffice aplikazioak onartzen du Excel 2007 kalkulu-orrien (eta berriagoen) birkalkuluak atzeratzea, kargatze-denbora azkarragoa izan dadin.

ODF kalkulu-orria (LibreOffice aplikazioak ez du gordetzen):

LibreOffice bertsio berriek kalkulu-orrien formulen emaitzak ODF fitxategiaren barruan gordetzen ditu. Eginbide horri esker, LibreOffice bertan gordetako ODF kalkulu-orriak azkarrago birkalkulatzen ditu LibreOffice aplikazioak.

Beste programa batzuetan gordetako ODF kalkulu-orriei dagokienez, formulen emaitzak ez daudenez gordeta, birkalkulua atzeratu egin daiteke fitxategia kargatzea azkartzeko, Excel 2007 fitxategietan egiten den bezala.

Goiko sarreretarako, honako aukerak erabil daitezke:

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice bidez gordetako ODF kalkulu-orriek Ez birkalkulatu inoiz eta Beti birkalkulatu aukerei egingo diete kasu.


Emaguzu laguntza!