Orokorra

Kalkulu-orrien dokumentuen ezarpen orokorrak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc - Orokorra.


Metrika

Neurri-unitatea

Kalkulu-orrietako neurri-unitatea zehazten du.

Tabulazioa

Tabulazioen distantzia zehazten du.

Eguneratu

zzEguneratu estekak kargatzean

Abisu-ikonoa

Dokumentuetan gordetako esteka automatikoen eguneratze-ezarpenak ezikusi egiten dira, segurtasunagatik. Esteken eguneratzeak LibreOffice aplikazioaren segurtasun-ezarpenen mugak bete behar dituzte beti. - LibreOffice – Segurtasuna atalean ezartzen dira muga horiek.


Beti

Beti eguneratzen ditu estekak dokumentua kargatzean, eta soilik dokumentua fitxategi-kokaleku fidagarri batean dagoenean edo segurtasun-maila 'Baxua (ez da gomendatzen)' denean.

Abisu-ikonoa

Ezarpena Eskatutakoan tratatzen da, makro-segurtasun globala 'Baxua' balioan ezarrita ez badago - LibreOffice - Segurtasuna - Makro-segurtasuna - Segurtasun-maila - Baxua (ez da gomendatzen) aukeran, edo dokumentua toki fidagarri batean dagoenean (toki hori - LibreOffice - Segurtasuna - Makro-segurtasuna - Iturburu fidagarriak - Fitxategi-kokaleku fidagarriak aukeran definitzen da).


Eskatutakoan

Dokumentua kargatzean, estekak eguneratuko dira eskatzen bada soilik.

Inoiz ere ez

Estekak ez dira inoiz eguneratuko dokumentua kargatzean.

Sarrera-ezarpenak

Sakatu Enter hautapena mugitzeko

Enter tekla sakatutakoan kurtsoreak kalkulu-orrietan zein noranzko izango duen zehazten du.

Sakatu Enter edizio modura aldatzeko

Hautatutako gelaxka editatzeko aukera emango dizu Enter tekla sakatu ondoren.

Zabaldu formateatua

Hautatutako gelaxkaren formatu-atributuak alboko gelaxka hutsetan automatikoki aplikatu behar diren zehazten du. Adibidez, hautatuko gelaxkaren edukiak 'Lodia' atributua badu, atributu hori alboko gelaxketan ere aplikatuko da. Lehendik formatu berezia duten gelaxkak ez dira aldatuko funtzio honekin. Barrutia ikusteko, sakatu + * (zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra) lasterbidea. Barrutian txertatzen diren balio berri guztiei ere aplikatzen zaie formatua. Lehenetsitako ezarpen normalak aplikatuko dira barrutitik kanpoko gelaxketan.

Zabaldu erreferentziak, zutabe/errenkada berriak txertatzean

Erreferentzia-barrutiaren alboan zutabeak edo errenkadak txertatzean, erreferentziak hedatuko diren zehazten du. Zutabea edo errenkada txertatzen den erreferentzia-barrutiak gutxienez bi gelaxka izan behar ditu txertatzea egin nahi den norabidean.

Adibidea: Formula batean erreferentzia egiten bazaio A1:B1 areari eta B zutabearen alboan beste zutabe bat txertatzen baduzu, erreferentzia zabaldu egingo da A1:C1 areara. A1:B1 areari erreferentzia egiten bazaio eta errenkada berria txertatzen bada 1. errenkadaren azpian, erreferentzia ez da zabalduko, direkzio bertikalean gelaxka bakarra dagoelako.

Erreferentzia-area baten erdian errenkadak edo zutabeak txertatzen direnean, beti zabaltzen da erreferentzia.

Nabarmendu hautapena zutabe/errenkada goiburukoetan

Hautatutako zutabe edo errenkadetako goiburukoak nabarmendu egingo diren zehazten du.

Erabili inprimagailuaren parametroak testuari formatua emateko

Inprimagailuaren neurriak inprimatzeko eta pantaila-bistaratzea formateatzeko ere aplika daitezela zehazten du. Kontrol-lauki hau hautatu gabe badago, inprimagailuarekiko independentea den diseinu bat erabiliko da pantaila-bistaratzerako eta inprimatzeko.

Erakutsi gainidazketa-abisua datuak itsastean

Arbeletik hartutako gelaxkak hutsik ez dagoen gelaxka-barruti batean itsasten dituzunean, abisu bat agertuko dela zehazten du.

Kokatu gelaxka-erreferentzia hautapenarekin

Aukera ezarrita, hautapen bat hedatzeak (+Shift+behera/gora erabilita) barrutiaren amaierara jauzi egiten du hasierako hautapenari azkena gehitu zaion zutabean. AUkera ezarrita ez badago, hautapen bat hedatzeak (+Shift+behera/gora erabilita) barrutiaren amaierara jauzi egiten du gelaxka-barrutiaren hautapena hasi den zutabean. Berdin gertatzen da errenkaden hautapen bat hedatzean, + Shift+ezkerrera/eskuinera erabilita.

Emaguzu laguntza!