Ikusi

LibreOffice Calc aplikazioko leiho nagusian bistaratuko diren elementuak definitzen ditu. Tauletako balioen nabarmentzea erakutsi edo ezkutatu dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc - Ikusi.


Ikusteko laguntza

Zein lerro bistaratzen diren zehazten du.

Sareta-marrak

Sareta-marrak bistaratuko diren zehazten du. Balio lehenetsia da sareta-marrak bistaratzea atzeko planoa ez duten gelaxketan soilik. Atzeko planoko kolorea duten gelaxketan ere sareta-marrak bistaratzea aukeratu daiteke, edo marra guztiak ezkutatzea. Inprimatzeko, aukeratu Formatua - Orrialdea - Orria eta markatu Sareta kontrol-laukia.

Kolorea

Uneko dokumentuko sareta-marren kolorea zehazten du. Dokumentuan gorde den sareta-marraren kolorea ikusteko, joan - LibreOffice - Aplikazio-koloreak atalera, Eskema barruan bilatu Kalkulu-orria - Sareta-marrak sarrera, eta ezarri "Automatikoa" balioa kolorean.

Orrialde-jauziak

Definitutako inprimatze-area baten barruan orrialde-jauziak bistaratuko diren zehazten du.

Laguntza-lerroak mugitzean

Marrazkiak, markoak, grafikoak eta beste objektu batzuk mugitzean, gidak bistaratuko diren zehazten du. Objektuak lerrokatzeko lagungarriak izan daitezke gidak.

Bistaratu

Hautatu pantailan bistaratzeko zenbait aukera.

Formulak

Gelaxketan emaitzen ordez formulak erakutsiko diren zehazten du.

Zero balioak

0 balioa duten zenbakiak erakutsiko diren zehazten du.

Iruzkin-adierazlea

Gelaxkaren goiko eskuineko izkinan laukizuzen txiki batek iruzkin bat dagoela adierazten duela zehazten du. Iruzkina erakutsiko da 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko LibreOffice - Orokorra aholkuak gaitzen badituzu soilik.

Iruzkin bat beti bistaratzeko, hautatu Erakutsi iruzkina komandoa gelaxken laster-menuan.

Txertatu - Iruzkina komandoarekin, iruzkinak idatzi eta editatu daitezke. Beti bistaratzen diren iruzkinak editatzeko, iruzkinaren koadroan klik egin daiteke. Sakatu nabigatzailean, eta Iruzkinak sarreran, uneko dokumentuko iruzkin guztiak ikusi ditzakezu. Nabigatzailean ageri diren iruzkinetan klik bikoitza eginez, kurtsoreak iruzkina duen gelaxkara egingo du jauzi.

Nabarmendu balioak

Nabarmendu balioak koadroa gelaxken edukiak, motaren arabera, kolore desberdinetan erakusteko. Testu-gelaxkak kolore beltzean agertuko dira, formulak berdean, zenbaki-gelaxkak urdinean eta babestutako gelaxkak atzeko plano gris argiarekin agertuko dira, berdin dio zein den horien formatua.

Abisu-ikonoa

Komando hau aktibo dagoenean, dokumentuan esleitutako koloreak ez dira bistaratuko, harik eta funtzioa desaktibatu arte.


Aingura

Txertatutako objektu bat, adibidez grafiko bat, hautatzen denean, aingura-ikonoa bistaratu behar den zehazten du.

Testu-gainezkatzea

Testua gelaxkaren zabalera baino zabalagoa den bada, testua lerro bereko alboko gelaxka hutsen gainetik bistaratuko da. Alboko gelaxkak ez badaude hutsik, gelaxkaren izkinako triangelu txiki batek adieraziko du testuak jarraitu egiten duela.

Erreferentziak koloretan

Formulan erreferentzia bakoitza kolorez nabarmenduta agertuko dela zehazten du. Gelaxka-area koloredun ertz batek inguratuko du, erreferentzia duen gelaxka editatzeko hautatu bezain laster.

Objektuak

Objektuak erakutsi edo ezkutatu egingo diren definitzen du, gehienez, hiru objektu taldetarako.

Objektuak/grafikoak

Objektuak eta grafikoak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.

Diagramak

Zure dokumentuko diagramak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.

Marrazkiak

Zure dokumentuko marrazkiak bistan edo ezkutuan dauden zehazten du.

Zooma

Sinkronizatu orriak

Markatuta badago, orri guztiak zoom-faktore berarekin erakutsiko dira. Markatuta ez badago, orri bakoitzak bere zoom-faktorea izango du.

Leihoa

Zenbait laguntza-elementu taulan agertuko diren edo ez zehazten du.

Zutabeen/errenkaden goiburukoak

Errenkaden eta zutabeen goiburukoak bistaratuko diren zehazten du.

Korritze-barra horizontala

Dokumentu-leihoaren behealdean korritze-barra horizontala bistaratuko den zehazten du.

Korritze-barra bertikala

Dokumentu-leihoaren eskuinaldean korritze-barra bertikala bistaratuko den zehazten du.

Orri-fitxak

Kalkulu-orriaren dokumentuko behealdean orrien fitxak bistaratu behar diren zehazten du. Ez bada koadro hau hautatzen, orri batetik bestera bidez egin joan beharko duzu.

Eskema-ikurrak

definitu baduzu, Eskema-ikurrak aukerak zehazten du orriaren ertzean eskema ikusi behar den.

Emaguzu laguntza!