LibreOffice Calc-eko aukerak

Kalkulu-orrien ezarpenak, bistaratuko diren edukiak eta gelaxka-sarrera baten ondoko kurtsorean norazkoa definitzen ditu. Ordenatze-zerrendak ere definitu daitezke, dezimal kopurua zehaztu daiteke eta baita aldaketak grabatzeko eta nabarmentzeko ezarpenak ere.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki kalkulu-orri bat, eta aukeratu - LibreOffice Calc.


Orokorra

Kalkulu-orrien dokumentuen ezarpen orokorrak definitzen ditu.

Balio lehenetsiak

Kalkulu-orrien dokumentu berrietarako ezarpen lehenetsiak definitzen ditu.

Ikusi

LibreOffice Calc aplikazioko leiho nagusian bistaratuko diren elementuak definitzen ditu. Tauletako balioen nabarmentzea erakutsi edo ezkutatu dezakezu.

Kalkulatu

Kalkulu-orrien kalkulu-ezarpenak definitzen ditu. Kalkulu-orrien portaera erreferentzia iteratiboetan, data-ezarpenak eta dezimal kopurua eta orrietan bilatzean maiuskulak eta minuskulak kontuan hartuko diren definitzen du.

Formula

LibreOffice Calc aplikazioaren formula-sintaxia eta kargatze-aukerak definitzen ditu.

Ordenatze-zerrendak

Erabiltzaileak definitutako zerrenda guztiak bistaratuko dira Ordenatze-zerrendak elkarrizketa-koadroan. Zeure zerrendak definitu eta editatu ahal izango dituzu. Ordenatze-zerrenda gisa testuak erabil daitezke soilik, eta ez zenbakiak.

Aldaketak

Aldaketak elkarrizketa-koadroak dokumentuetan gordetako aldaketak nabarmentzeko hainbat aukera zehazten ditu.

Bateragarritasuna

LibreOffice Calc aplikazioaren bateragarritasun-aukerak definitzen ditu.

Sareta

Zure dokumentu-orrialdeen sareta konfiguragarriaren ezarpenak zehazten ditu. Saretak objektuen kokapen zehatza ezartzen laguntzen du. Doitze-sareta "magnetikoarekin" lerrokatuta ere ezar dezakezu sareta hori.

Inprimatu

Kalkulu-orriaren inprimatzeko ezarpenak zehazten ditu

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!