Aldaketak

Dokumentuko aldaketen itxura definitzen du.

Zure testu-dokumentuan edo kalkulu-orrian aldaketak grabatu edo erakusteko, aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Grabatu edo Editatu - Aldaketen jarraipena - Erakutsi.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, eta aukeratu - LibreOffice Writer - Aldaketak.


Testu-bistaratzea

Grabatutako aldaketak bistaratzeko ezarpenak zehazten ditu. Hautatu aldaketa mota eta dagozkion bistaratze-atributua eta kolorea. Hautatutako bistaratze-aukeren efektua erakusten du aurrebista-eremuak.

Txertatzeak / Atributuak

Testua txertatzen denean, dokumentuko aldaketak nola bistaratuko diren zehazten du.

Ezabatzeak / Atributuak

Testua ezabatzen denean, dokumentuko aldaketak nola bistaratuko diren zehazten du. Testu-ezabatzeak grabatzen badira, testua hautatutako atributuarekin bistaratuko da (esaterako, marratuta) eta ez da ezabatuko.

Aldatutako atributuak / Atributuak

Testu-atributuetako aldaketak dokumentuan nola bistaratuko diren definitzen du. Letra lodia, etzana, azpimarra eta horien antzeko aldaketak dira.

Kolorea

Kolore bat hauta daiteke gordetako aldaketa bakoitza identifikatzeko. Zerrendako "Egilearen arabera" baldintza hautatzen bada, LibreOffice(e)k automatikoki zehazten du kolorea eta aldaketak egin dituen egilearen arabera aldatzen du.

Aldatutako lerroak

Testuko zein lerro aldatu diren adierazteko, ezker edo eskuineko marjinan agertuko den marka bat defini dezakezu.

Marka

Dokumentuan aldatutako lerroak markatuko diren ala ez eta nola markatuko diren definitzen du. Markak definitu ditzakezu, beti orrialde-marjinaren ezkerrean edo eskuinean ager daitezen, edo barruko edo kanpoko marjinan ager daitezen.

Kolorea

Testuan aldatutako lerroak nabarmentzeko erabiliko den kolorea zehazten du.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!