Formateatzeko laguntza

LibreOfficeko testuetan eta HTML dokumentuetan, karaktere batzuen eta zuzeneko kurtsorearen bistaratzea definitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Writer/LibreOffice Writer/Web - Formateatzeko laguntza.


Bistaratu

Pantailan zein formatu-marka bistaratuko diren definitzen du. Aktibatu Formatu-markak ikonoa Estandarra barran. Formateatzeko laguntza fitxan hautatutako karaktere guztiak bistaratuko dira.

Paragrafo-amaiera

Paragrafo-mugatzaileak bistaratu behar diren zehazten du. Paragrafo-formatuari buruzko informazioa ere izaten dute paragrafo-mugatzaileek.

Marratxo bigunak

Erabiltzaileak eskuz sartutako hitz-zatiketen marratxo bigunak bistaratu behar diren zehazten du. Marratxo bigunak sakatuz hitz baten barruan sartzen dituzun mugatzaile ezkutuak dira. Erabiltzaileak definitutako mugatzaile bat sartu den lekuan zatituko dira hitzak lerro-amaieran, hitz-zatiketa automatikoa aktibatuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.

Zuriuneak

Testuko zuriune bakoitza puntu batekin irudikatuko den ala ez zehazten du.

Zuriune zatiezina

Zuriune zatiezinak kutxa gris modura bistaratuko direla zehazten du. Zuriune zatiezinak ez dira zatitzen lerroen amaieran eta lasterbidearekin sartzen dira.

Tabuladoreak

Tabulazioak gezi txikien itxurarekin bistaratuko direla zehazten du.

Jauziak

⇧+↵ lasterbidearekin txertatutako lerro-jauzi guztiak bistaratzen ditu. Jauzi horiek lerro berria sortzen dute, baina ez dute paragrafo berria hasten.

Ezkutuko testua

"Ezkutukoa" karaktere-formatua erabiltzen duen testua bistaratzen du, Ikusi - Formatu-markak gaituta dagoenean.

Eremuak: Ezkutuko testua (HTML dokumentuetan ezik)

Baldintzapeko testua edo Ezkutuko testua eremuekin ezkutatuta dagoen testua bistaratzen du.

Eremuak: Ezkutuko paragrafoak (HTML dokumentuetan izan ezik)

Ezkutuko paragrafoa eremua erabiliz testurik txertatu baduzu, ezkutuko paragrafoa bistaratu behar den zehazten du. Irekitako testu-dokumentuetan erabilgarri dagoen menu-komandoaren funtzio bera du aukera horrek.

Zuzeneko kurtsorea (HTML dokumentuetan izan ezik)

Zuzeneko kurtsorearen propietate guztiak definitzen ditu.

Zuzeneko kurtsorea

Zuzeneko kurtsorea aktibatzen du. Funtzio hori aktibatzeko beste modu bat, testu-dokumentuetan, 'Tresnak' barrako Txandakatu zuzeneko kurtsore modua ikonoa sakatzea edo Editatu - Zuzeneko kurtsore modua komandoa aukeratzea da.

Txertatu (HTML dokumentuetan ez)

Zuzeneko kurtsorea txertatzeko aukerak definitzen ditu. Dokumentuko edozein lekutan klik egiten baduzu, kokaleku horretantxe paragrafo berri bat idatzi edo txertatuko da. Paragrafo horren propietateak hautatutako aukeraren araberakoak izango dira. Ondorengo aukerak hauta ditzakezu:

Paragrafo-lerrokatzea

Paragrafoaren lerrokatzea ezartzen du zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean. Saguarekin non sakatzen den, paragrafoa ezkerrean, erdian edo eskuinean lerrokatuko da. Saguarekin klik egin baino lehen, kurtsoreak hiruki baten bidez erakutsiko du zein lerrokatze ezarriko den.

Ezkerreko paragrafo-marjina

Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, zuzeneko kurtsorea sakatzen duzun leku horizontalean ezartzen da ezkerreko paragrafo-koska. Paragrafoa ezkerrean lerrokatzen da.

Tabuladoreak

Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, klik egindako kokalekura iristeko behar diren tabulazio guztiak txertatzen dira paragrafo berrian.

Tabulazioak eta zuriuneak

Zuzeneko kurtsorea erabiltzen denean, klik egindako kokalekura iristeko behar adina tabulazio eta zuriune txertatzen dira paragrafo berrian.

Ohar-ikonoa

Txertatze-aukera guztiak zuzeneko kurtsorearekin sortutako uneko paragrafoari soilik dagozkie.


Babestutako areak - Gaitu kurtsorea

Kurtsorea babestutako area batean ezarri dezakezula, baina aldaketarik ezin duzula egin, zehazten du.

Emaguzu laguntza!