Ikusi

Zenbait objektu zure testu-dokumentuetan bistaratzeko ezarpen lehenetsiak zehazten ditu eta baita leiho-elementuen ezarpen lehenetsiak ere.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki testu-dokumentu bat, aukeratu - LibreOffice Writer/LibreOffice Writer/Web - Ikusi.


Doitze-lerroak

Mugak irudikatzeko ezarpenak zehazten ditu.

Laguntza-lerroak mugitzean

Doitze-lerroak bistaratzen ditu markoen inguruan, markoak mugitzen direnean. Laguntza-lerroak mugitzean hautatu dezakezu objektuaren kokaleku zehatza erakusteko, balio linealak erabiliz.

Ikusi

Korritze-barrak eta erregelak bistaratu behar diren zehazten du.

Erregela horizontala

Erregela horizontala bistaratzen du. Hautatu dagokion zerrendatik nahi duzun neurri-unitatea.

Erregela bertikala

Erregela bertikala bistaratzen du. Hautatu dagokion zerrendatik nahi duzun neurri-unitatea.

Eskuinean lerrokatuta

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Erregela bertikala eskuineko ertzean lerrokatzen du.

Korritze leuna

Orrien korritze leuna aktibatzen du. Area eta kolore-sakoneraren araberakoa izango da korritze-abiadura.

Bistaratu

Zein dokumentu-elementu bistaratuko diren zehazten du.

Irudiak eta objektuak

Irudiak eta objektuak pantailan bistaratu behar diren edo ez zehazten du. Elementu hauek ezkutatuta badaude, marko hutsak ikusiko dituzu leku-marka gisa.

Irudien bistaratzea ere kontrola dezakezu Irudiak eta grafikoak ikonoaren bidez. Testu-dokumentu bat irekita badago, Tresna-barran bistaratuko da ikonoa.

Ohar-ikonoa

Irudiak eta objektuak aukera hau ez badago hautatuta, grafikorik ez da kargatuko Internetetik. Taula barnean eta tamaina adierazi gabe agertzen diren grafikoak bistaratzeko arazoak egon daitezke HTML estandar zaharragoa erabiltzen bada arakatutako orrian.


Taulak

Dokumentuko taulak bistaratzen ditu.

Taula-mugak bistaratzeko, saguaren eskuineko botoiaz klik egin edozein taulatan eta aukeratu Writerreko dokumentu batean Taula-mugak edo aukeratu Taula - Taula-mugak.

Marrazkiak eta kontrolak

Dokumentuko marrazkiak eta kontrolak bistaratzen ditu.

Eremu-kodeak

Eremu-izenak bistaratzen ditu dokumentuan eremuen edukiaren ordez. Testu-dokumentu batean Ikusi - Eremu-izenak aukera daiteke.

Iruzkinak

Iruzkinak bistaratzen ditu. Sakatu iruzkin bat haren testua editatzeko. Erabili nabigatzaileko laster-menua iruzkin bat aurkitu edo ezabatzeko. Erabili iruzkinaren laster-menua iruzkin hori edo iruzkina egin duen egilearen iruzkin guztiak ezabatzeko.

Ezarpenak (HTML dokumentuetan soilik)

Neurri-unitatea (HTML dokumentuetan soilik)

HTML dokumentuen Unitatea zehazten du.

Emaguzu laguntza!