Proxy-a

Proxy zerbitzariak Internetera konektatzeko eskuz konfigura daitezke behar izan ahala.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - Internet - Proxy-a.


warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Ezarpenak

Proxy zerbitzariarenezarpenak definitzen ditu.

Proxy zerbitzaria

Proxy-aren definizio mota zehazten du.

Bat ere ez

Proxy zerbitzaririk gabe konektatzen zaitu Internetera. Proxy-rik erabiltzen ez duen Internet hornitzaile batekiko konexioa zuzenean konfigura daiteke ordenagailuan.

Eskuz

Eskuz sar daiteke proxy zerbitzaria. Zehaztu zure Interneteko zerbitzuarekin bat datorren proxy zerbitzaria. Galdetu sistema-administratzaileari zein proxy eta ataka sartu behar dituzun.

Iradokizun-ikonoa

Zerbitzari-izenak protokoloaren aurrizkirik gabe idatzi behar dira. Adibidez, idatzi www.adibidea.com, ez http://www.adibidea.com.


Sistema

Windowsen edo UNIX sistemetan GNOME edo KDE erabiliz gero, aukera horrek adierazten dio LibreOffice aplikazioari sistemaren ezarpenak erabiltzeko. Ezarpenak aktibatzeko LibreOffice berrabiarazi behar duzu.

HTTP proxy-a

Idatzi proxy-aren izena HTTPrako. Idatzi ataka eskuineko eremuan.

HTTPS proxy-a

Idatzi proxy-aren izena HTTPSrako. Idatzi ataka eskuineko eremuan.

FTP proxy-a

Idatzi proxy-aren izena FTPrako. Idatzi ataka eskuineko eremuan.

Proxy-rik ez honentzat

Proxy zerbitzaririk behar ez duten zerbitzarien izenak zehazten ditu, puntu eta komen bidez bereizita. Zure sare lokaleko zerbitzariak dira hauek baita bideo eta audio transmisiorako erabiltzen diren zerbitzariak ere.

Komodinak ere erabil ditzakezu ostalari eta domeinuen izenentzat. Adibidez, idatzi *.sun.com ostalari guztiak sun.com domeinuan gehitzeko proxy-rik gabe.

Idatzi proxy zerbitzariari dagokion ataka. Ataka-zenbakien gehieneko balioa 65535 da.

warning

Zenbait aukera ezin dira berrezarri, behin editatuak izan ondoren. Editatu berriro eskuz, edo egin klik Utzi aukeran eta ireki berriro Aukerak elkarrizketa-koadroa.


Emaguzu laguntza!