Aplikazioaren koloreak

LibreOffice erabiltzaile interfazearen koloreak ezartzen ditu. Uneko ezarpenak kolore-eskema gisa gorde ditzakezu eta ondoren kargatu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Aplikazio-koloreak.


LibreOffice

Kolore-eskema

Gorde eta ezabatu kolore-eskemak.

Eskema

Erabili nahi duzun kolore-eskema hautatzen du.

Gorde

Ondoren karga ditzakezun uneko ezarpenak kolore-eskema gisa gordetzen ditu. Izena Eskema koadroan gehitzen da.

Kolore-eskemaren izena

Idatzi kolore-eskemaren izena.

Ezabatu

Eskema koadroan erakusten den kolore-eskema ezabatzen du. Ezin da eskema lehenetsia ezabatu.

Eskema

Hautatu erabiltzailearen interfaze-elementuen koloreak.

Erabiltzailearen interfaze-elementuan kolore bat aplikatzeko, egiaztatu izenaren aurrean dagoen kontrol-laukia markatuta dagoela. Erabiltzailearen interfaze-elementu bat ezkutatzeko, garbitu kontrol-laukia.

Ohar-ikonoa

Erabiltzailearen interfaze-elementu batzuk ezin dira ezkutatu.


Ohar-ikonoa

Kurtsorearen ikuspena hobetzeko, erabiltzaileak aplikazioaren atzeko planoko kolorea % 40 eta % 60 artean ezartzen badu, automatikoki % 40 grisera aldatzen da.


Automatikoa kolore-ezarpenak erabiltzailearen interfaze-elementuak aldatzen ditu kolore-eskeman hautatutako kolore aurrezarriarekin.

"Bisitatutako esteken" eta "Bisitatu gabeko esteken" kolore-ezarpenak, ezarpenak aplikatu ondoren sortutako dokumentuetan aplikatzen dira soilik.

Emaguzu laguntza!