Kolore berria hautatzea

LibreOffice aplikazioak kolore pertsonalizatuak bi dimentsiotako grafiko bat eta zenbakizko gradiente bat erabilita definitzen uzten du, Hartu kolorea elkarrizketa-koadroan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Area, sakatu Kolorea botoia eta egin klik Hartu botoian.

Icon

Sakatu Koloreen elkarrizketa-koadroa botoia, 3D efektuak elkarrizketa-koadroko Argiztapena fitxan.


'Hartu kolorea' leihoa

'Hartu kolorea' leihoak lau area nagusi ditu.

Egin klik ezkerreko koloredun area handian, kolore berria hautatzeko. Hautatze-area hori erabiliz, kolorearen bi osagai aldatu ditzakezu, RGB edo HSB kolore-ereduetan adierazita. Kontuan izan bi osagai horiek aukera-botoien bidez elkarrizketa-koadroaren eskuinean hautatu ez diren bi osagaiak direla.

Beheko barraren eskuineko aldean, Koloreak fitxa gurasoaren jatorrizko kolorea ikusiko duzu.

Beheko barraren ezkerreko aldean, elkarrizketa-koadro honetan egin duzun lanaren uneko emaitza ikusiko duzu.

Ohar-ikonoa

LibreOffice(e)k RGB kolore-eredua besterik ez du erabiltzen du koloretan inprimatzeko. CMYK kontrolak CMYK notazioaren bidez kolore-balioak errazago sartzeko soilik eskaintzen dira.


RGB

Gorria

Osagai gorria kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai berdea eta urdina bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 255era dira.

Berdea

Osagai berdea kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai gorria eta urdina bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 255era dira.

Urdina

Osagai urdina kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta osagai berdea eta gorria bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 255era dira.

Hex #

RGB ereduko kolore-balioa bistaratzen eta ezartzen du, zenbaki hamaseitarrak erabilita.

HSB (ÑSD)

Ñabardura

Ñabarduraren osagaia kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta saturazioaren eta distiraren osagaiak bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 359ra dira.

Saturazioa

Saturazioaren osagaia kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta ñabarduraren eta distiraren osagaiak bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 100era dira.

Distira

Distiraren osagaia kolore-graduatzaile bertikalean aldatzeko moduan ezartzen du, eta ñabarduraren eta saturazioaren osagaiak bi dimentsiotako kolore hautatzailean ezartzen ditu. Onartutako balioak 0tik 100era dira.

CMYK

Cyan-a

Ezarri cyan kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.

Magenta

Ezarri magenta kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.

Horia

Ezarri hori kolore-balioa CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.

Gakoa

Ezarri beltz kolore-balioa edo -gakoa (beltza) CMYK kolore-ereduan adierazi den bezala.

Emaguzu laguntza!