Bide-izenak

Sekzio honek LibreOffice aplikazioen karpeta garrantzitsuen bide-izen lehenetsiak ditu. Erabiltzaileak bide horiek editatu ditzake.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak.

Aukeratu Editatu - AutoTestua - Bide-izena.


LibreOffice aplikazioak erabiltzen dituen bide-izenak

Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik sarreran, eta gero sakatu Editatu. Sarreran klik bikoitza eginda ekintza bera gauzatuko duzu.

Lehenetsia

Lehenetsia botoiak hautatutako sarrera guztien aurrez definitutako bide-izenak berrezartzen ditu.

Editatu

Egin klik Hautatu bide-izena edo Editatu bide-izenak aukeran elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.

Sarreren sekuentzia alda dezakezu Mota zutabeko barran klik eginez. Zutabeen zabalera alda daiteke zutabeen arteko bereizlea saguarekin mugituz.

Bide-izenen hurrengo zerrendan, LibreOffice instalatuta dagoen direktorioko karpeta partekatuen bide-izenak ez dira erakutsiko. Erabiltzaile bakoitzaren datuak {user} direktorioan gordetzen da, erabiltzailearen direktorioan.

Mota

Bide-izena

Deskribapena

Dokumentuak

Zure sistemako dokumentu-karpeta lehenetsia

Ireki edo Gorde elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzean ikusiko duzu karpeta hau.

Autozuzenketa

Zure Autozuzenketaren testuak gordetzen ditu karpeta honek.

Autotestua

Zure Autotestuaren testuak gordetzen ditu karpeta honek.

Galeria

Galeriako gai berriak karpeta honetan gordetzen dira.

Grafikoak

Objektu grafiko bat ireki edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa lehenengo aldiz irekitzen duzunean bistaratzen da karpeta hau.

Babeskopiak

Dokumentuen babeskopia automatikoak gordetzen dira hemen.

Txantiloiak

Zure txantiloiak gorde ditzakezu karpeta honetan.

Aldi baterako fitxategiak

Hemen gordetzen dira LibreOffice(r)en aldi baterako fitxategiak.

Sailkapena

LibreOffice aplikazioak fitxategi honen TSCP BAF gidalerroa irakurtzen du.


Emaguzu laguntza!