LibreOffice

Erabili elkarrizketa-koadro hau LibreOffice aplikazioarekin lan egiteko behar diren ezarpen orokorrak sortzeko. Honakoak ezarriko dira: erabiltzaile-datuak, gordetzea, inprimatzea, fitxategi eta direktorio garrantzitsuen bide-izenak. Ezarpen horiek automatikoki gordeko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice.


Erabiltzaile-datuak

Erabili fitxa hau erabiltzaile-datuak sartzeko edo editatzeko. Datuetako batzuk agian erabiltzaileak edo sistema-administratzaileak sartu zituen LibreOffice instalatzean.

Orokorra

LibreOffice(r)en ezarpen orokorrak zehazten ditu.

Ikusi

Bistaratze-aukerak zehazten ditu.

Inprimatzeko aukerak

Inprimatzeko ezarpenen aukerak zehazten ditu.

Bide-izenak

Sekzio honek LibreOffice aplikazioen karpeta garrantzitsuen bide-izen lehenetsiak ditu. Erabiltzaileak bide horiek editatu ditzake.

Letra-tipoak

Letra-tipo bat zuk aukeratutako beste batekin ordezkatzen du. Ordezkapena gertatuko da pantailan bistaratzean edo inprimatzean soilik. Ordezkapenak ez ditu aldatuko dokumentuan gordetako letra-tipoen ezarpenak.

Segurtasuna

Dokumentuak gordetzeko, web konexioetarako eta makroak dituzten dokumentuak irekitzeko segurtasun-aukerak definitzen ditu.

Aplikazioaren koloreak

LibreOffice erabiltzaile interfazearen koloreak ezartzen ditu. Uneko ezarpenak kolore-eskema gisa gorde ditzakezu eta ondoren kargatu.

Erabilerraztasuna

Aukera hauek LibreOffice programak erabilerrazago bihurtzen dituzte gutxi ikusten duten, mugitzeko arazoak dituzten eta beste ezgaitasun batzuk dituzten pertsonentzat.

Java

LibreOffice(e)k Java aplikazioak onartzeko dituen aukerak zehazten ditu, baita zein Java Runtime Environment (JRE) erabiliko den. Eginbide esperimentalak (desegonkorrak), adibidez makroen grabazioa eta konfigurazio aurreraturako sarbidea, erabiliko diren ere zehazten du.

Basic IDEa

Basic IDEaren (Integrated Development Environment) ezarpenak definitzen ditu, Basic lengoaian makroak editatzen laguntzeko.

Lineako eguneratzea

LibreOffice aplikazioaren lineako eguneratzeen jakinarazpen automatikoen eta deskargen zenbait aukera zehazten ditu.

Open CL

Open CL kalkulu-orri handietako kalkuluak azkartzeko teknologia bat da.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!