Inprimaki-nabigazioaren barra

Inprimakiko nabigazioa barrako ikonoekin datu-baseetako taulak edita ditzakezu, eta datu-ikuspegia kontrolatu ere bai. Datu-base batera estekatutako eremuak dituen dokumentuetan agertzen da barra, behealdean.

Inprimakiko nabigazioa barra erabil dezakezu erregistroen artean mugitzeko edo erregistroak txertatzeko eta ezabatzeko. Datuak inprimaki batean gordez gero, aldaketak datu-basera transferitzen dira. Inprimakiko nabigazioa barran, halaber, datu-erregistroak ordenatzeko, iragazteko eta bilatzeko funtzioak ere aurkituko dituzu.

Iradokizun-ikonoa

Kontrol gehiago barrako 'Nabigazio-barra' ikonoa erabil dezakezu nabigazio-barra bat gehitzeko inprimaki bati.


Ohar-ikonoa

Datu-baseekin konektatutako inprimakietan bakarrik ikusten da Nabigazio-barra. Inprimaki baten Diseinu-ikuspegian, Nabigazio-barra ez dago erabilgarri. Ikus halaber Taula-datuen barra.


Ordenatzeko eta iragazteko funtzioekin kontrola dezakezu datuen ikuspegia. Jatorrizko taulak ez dira aldatzen.

Uneko ordenatzeko ordena edo iragazkia gorde egiten da uneko dokumentuarekin batera. Iragazki bat ezarrita badago, Aplikatu iragazkia ikonoa ere aktibatuta egongo da Nabigazioa barran. Dokumentuko ordenatzeko eta iragazteko eginbideak Inprimaki-propietateak elkarrizketa-koadroan ere konfigura daitezke. (Aukeratu Inprimaki-propietateak - Datuak - propietateak Ordenatu eta Iragazi).

Ohar-ikonoa

Inprimakiaren oinarria SQL instrukzio bat bada (ikus Inprimaki-propietateak - fitxa Datuak - Datu-iturburua), SQL instrukzio hori taula bati dagokionean eta datu-basearen Jatorrizko SQLn idatzita ez dagoenean soilik egongo dira erabilgarri ordenatzeko eta iragazteko funtzioak.


Erregistro-zenbakia

Uneko erregistroaren zenbakia erakusten du. Idatzi zenbaki bat dagokion erregistrora joateko.

Lehen erregistroa

Ikonoa

Lehen erregistrora eramaten zaitu.

Aurreko erregistroa

Ikonoa

Aurreko erregistrora eramaten zaitu.

Hurrengo erregistroa

Ikonoa

Hurrengo erregistrora eramaten zaitu.

Azken erregistroa

Ikonoa

Azken erregistrora eramaten zaitu.

Gorde erregistroa

Ikonoa

Datu-sarrera berri bat gordetzen du. Aldaketa datu-basean erregistratuko da.

Desegin: Datu-sarrera

Ikonoa

Datu-sarrera bat desegiteko aukera ematen du.

Erregistro berria

Ikonoa

Erregistro berri bat sortzen du.

Ezabatu erregistroa

Ikonoa

Erregistro bat ezabatzen du. Kontsulta bat ezabatu ahal izateko, berretsi egin behar da.

Freskatu

Bistaratutako datuak freskatzen ditu. Erabiltzaile anitzeko ingurunean, datuak eguneratuta izango dituzu freskatzean.

Ikonoa

Freskatu

Bilatu erregistroa

Datu-baseko taulak eta inprimakiak bilatzen ditu. Inprimakietan eta datu-baseko tauletan balio zehatzak bilatzeko, datu-eremu, zerrenda-koadro eta kontrol-laukien bidez egin ditzakezu bilaketak.

Aurkitu erregistroa ikonoa

Bilatu erregistroa

Ordenatu gorantz

Testu-eremuak alfabetikoki ordenatzen dira (A-Z) eta zenbakizko eremuak goranzko ordenan (0-9).

Ikonoa

Ordenatu gorantz

Ordenatu beherantz

Testu-eremuak alfabetikoki ordenatuko dira (Z-A), zenbaki-eremuak beheranzko ordenan (9-0).

Ikonoa

Ordenatu beherantz

Iragazki automatikoa

Unean hautatutako datu-eremuaren edukia kontuan hartuta iragazten ditu erregistroak.

Ikonoa

Iragazki automatikoa

Inprimakian oinarritutako iragazkiak

Datu-basearen zerbitzariak zehaztutako irizpideen arabera ikusgai dauden datuak iragazteko aukera ematen du.

Ikonoa

Inprimakian oinarritutako iragazkiak

Ordenatu

Datu-bistaratzea ordenatzeko irizpideak zehatz ditzakezu hemen.

Ordenatu ikonoa

Ordenatu

Berrezarri iragazkia/ordena

Iragazkiaren ezarpen guztiak bertan behera uzten ditu eta erregistro guztiak bistaratzen ditu uneko taulan.

Ikonoa

Berrezarri iragazkia/ordena

Datu-iturburua taula gisa

Inprimaki-ikuspegian, taula-ikuspegi osagarri bat aktibatzen du. Datu-iturburua taula gisa funtzioa aktibatuta dagoenean, taula inprimakiaren goiko arean ikusiko duzu.

Ikonoa

Datu-iturburua taula gisa

Aplikatu iragazkia

Iragazitako taularen ikuspegia aktiba edo desaktiba daiteke.

Ikonoa

Aplikatu iragazkia

Emaguzu laguntza!