Laneko direktorioa aldatzea
Dokumentu bat irekitzeko edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa abiarazten duzunean, LibreOffice aplikazioak laneko direktorioa bistaratzen du. Direktorio hori aldatzeko:
-
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Bide-izenak
-
Egin klik Dokumentuak aukeran eta Editatu botoian, edo egin klik bikoitza Dokumentuak aukeran.
-
Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroan, aukeratu nahi duzun laneko direktorioa eta sakatu Hautatu.
Grafiko bat txertatu nahi duzunean LibreOffice aplikazioak bistaratuko duen direktorioa aldatzeko ere prozedura hori erabiliko duzu. Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Bide-izenak - Irudiak, eta ondoren jarraitu 3. urratsa.