Kudeatu txantiloiak

'Txantiloi-kudeatzailea' elkarrizketa-koadroak txantiloiak erraz kudeatzea ahalbidetzen du eta dokumentu berriak txantiloietatik abiatuta sortzeko balio du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak menua.

Aukeratu Fitxategia - Txantiloia - Kudeatu txantiloiak menua.

Sartu +Shift+N edozein LibreOffice modulutan.

Sakatu Txantiloiak botoia hasiera-zentroan.

Hautatu edozein txantiloi mota hasiera-zentroko Txantiloiak botoiarekin.


Txantiloiek edizio-denbora aurrezten laguntzen dute, dokumentu berriak aurretiaz edukiz beteta eta formateatuta irekitzen baitituzte. 'Txantiloi-kudeatzailea' aukerak LibreOffice aplikazioko txantiloiak atzitzen eta antolatzen laguntzen du.

LibreOffice aplikazioak hainbat txantiloi ditu dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu-orriak eta marrazkiak egiteko. Txantiloi-kudeatzailean dauden txantiloiak erabili ditzakezu, zure txantiloi propioak sortu ditzakezu, edo Interneten bilatu ditzakezu txantiloi gehiago.

Ohar-ikonoa

LibreOffice hasiera-zentroa ireki baduzu eta oraindik ez baduzu dokumentu edo aplikazio bat ireki, 'Txantiloi-kudeatzailea' aukera beste modu batean ireki daiteke. Ctrl-Shift-N lasterbideak 'Txantiloi-kudeatzailea' irekiko du, baina ezkerreko alboko barran 'Txantiloiak' hautatuta eta ondoren 'Kudeatu txantiloiak' erabilita ere atzi daiteke.


Leiho nagusia - Txantiloi-aukerak

Txantiloi erabilgarrien aurrebistak leiho nagusian erakutsiko dira, zure bilaketak eta iragazki-aukerak kontuan hartuta. Egin klik bikoitza edozein txantiloi-ikonotan, txantiloiaren edukiak eta formatua izango duen dokumentu berria irekitzeko.

Bilatu

Goiko ezkerreko bilaketa-koadroan testu bat sartuta, txantiloien artean bilaketak egin ditzakezu. Leiho nagusiak, aurkitutako txantiloiak erakutsiko ditu.

Iragazi

Aplikazio guztiak, dokumentuak, kalkulu-orriak edo marrazkia iragazi daitezke, goian erdian dagoen goitibeherako koadroko aukera bat hautatuta. Leiho nagusiak iragazitako txantiloiak bistaratuko ditu.

Kategoriak

Kategoriak zure txantiloiak antolatzeko erabiltzen dituzun karpetak dira. Kategoria lehenetsiak erabili ditzakezu: 'Txantiloiak', 'Posta komertziala', 'MediaWiki', 'Beste dokumentu komertzial batzuk', 'Posta eta dokumentu pertsonalak', 'Aurkezpenak' edo 'Estiloak'. Kategoria berriak ere sortu ditzakezu zure erabilera pertsonalerako. Kategoria berri bat sortzeko, erabili txantiloi-kudeatzailearen 'Ezarpenak' botoia.

Ohar-ikonoa

Ez dira onartzen beste kategoria batzuen barruko kategoriak


Ohar-ikonoa

Txantiloiak Txantiloiak kategoriako beste karpeta bati gehitzeko, aukeratu - LibreOffice - Bide-izenak, eta gero sartu bide-izena.


Ezarpenak

Sakatu behean ezkerrean dagoen 'Ezarpenak' ikonoa, 'Ezarpenak' menua irekitzeko. Aukerak honakoak dira: 'Kategoria berria', 'Ezabatu kategoria' eta 'Freskatu'. Dokumentu berrietarako txantiloi lehenetsi bat aldatu bada, aukera bat gehiago agertuko da, fabrikako txantiloi lehenetsia berrezartzeko.

Arakatu lineako txantiloiak

Linean txantiloi gehiago bilatzeko, sakatu 'Arakatu lineako txantiloiak' ikonoa, behean ezkerrean, nabigatzaile bat ireki eta https://templates.libreoffice.org gunean txantiloiak bilatzeko.

Ireki

Hautatu leiho nagusiko txantiloi bat eta sakatu saguaren eskuineko botoia, eta ondoren hautatu 'Ireki', sakatu 'Enter' edo egin klik bikoitza, txantiloi hori erabiliko duen dokumentu berria irekitzeko.

Editatu

Hautatu leiho nagusiko txantiloi bat eta sakatu saguaren eskuineko botoia, eta ondoren aukeratu 'Editatu' txantiloia editatzeko. Funtzio hori aplikazioaren barruan integratuta ez dauden txantiloiekin soilik erabil daiteke.

Ezarri lehenetsi gisa

Hautatu txantiloi bat leiho nagusian, egin eskuineko klik eta hautatu 'Ezarri lehenetsi gisa', txantiloia lehenetsi gisa ezartzeko. Marka berde bat agertuko da txantiloiaren gainean eta txantiloia automatikoki kargatuko da aplikazio horretako dokumentu berria sortzen denean.

Iradokizun-ikonoa

Aldatu izena

Hautatu txantiloi bat leiho nagusian, egin eskuineko klik eta hautatu 'Aldatu izena', txantiloiaren izena aldatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, txantiloiarentzako izen berri bat hautatzeko. Idatzi izena eta aukeratu 'Ados', edo aukeratu 'Utzi' idatzi duzun izena baztertzeko.

Ezabatu

Hautatu leiho nagusiko txantiloi bat eta sakatu ezabatzeko botoia, edo egin eskuineko klik eta aukeratu 'Ezabatu', txantiloia ezabatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da baieztapena eskatzeko. Aukeratu 'Bai' ezabatzeko, edo 'Ez' uzteko.

Mugitu

Txantiloi bat hautatu ondoren, aukeratu 'Mugitu', behean eskuinean, hura beste kategoria batera mugitzeko. Txantiloi lehenetsiak ezin dira mugitu, baina haien kopiak sortu daitezke beste kategoria batzuetan.

Esportatu

Aukeratu leiho nagusiko txantiloi bat eta sakatu 'Esportatu' botoia, behean eskuinean, txantiloia zure ordenagailuko karpeta batera esportatzeko.

Inportatu

Sakatu 'Inportatu' botoia, behean eskuinean, eta ondoren aukeratu kategoria bat, zure ordenagailuko txantiloi bat txantiloi-kudeatzaileko kategoria horretara inportatzeko.

Adibideak

1. adibidea - Gutun komertziala sortzea

  1. Ireki LibreOffice Writer

  2. Sakatu +Shift+N edo aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak, txantiloi-kudeatzailea irekitzeko.

  3. Idatzi "Gutun komertziala" bilaketa-koadroan

  4. Aukeratu leiho nagusiko txantiloietako bat, gainean klik bikoitza eginez edo tabuladorea sakatu eta ondoren 'Enter' sakatuz.

  5. Dokumentu berria sortuko da, txantiloi hori erabilita, LibreOffice Writer aplikazioaren instantzia berri batean

  6. Aldatu testua eta logoa, zure beharretara egokituta

2. adibidez - Inportatu txantiloia - Aurrekontu pertsonalen kalkulu-orria

  1. Ireki LibreOffice Calc

  2. Sakatu +Shift+N edo aukeratu Fitxategia - Berria - Txantiloiak, txantiloi-kudeatzailea irekitzeko.

  3. Sakatu munduko bolaren ikonoa lineako txantiloiak arakatzeko

  4. Bilatu 'Personal Budget Template', eta deskargatu

  5. Ireki txantiloi-kudeatzailea eta aukeratu 'Inportatu' botoia

  6. Hautatu txantiloi berria zein kategoriatan gordeko den (esaterako, 'Txantiloiak') eta sakatu 'Ados'.

  7. Joan txantiloia deskargatu duzun karpetara, hautatu txantiloia eta sakatu 'Ireki'.

  8. Orain, txantiloia zuk hautatutako kategorian egongo da.

3. adibidea - LibreOffice Impress – Aurkezpen-txantiloia

  1. Ireki LibreOffice Impress

  2. Txantiloi-kudeatzailea automatikoki irekiko da LibreOffice Impress irekitzen denean

  3. Hautatu txantiloi bat zure aurkezpenerako, iragazi kategorien edo bilaketaren arabera

  4. Eginbide gehigarriak ez daude erabilgarri, eta soilik txantiloi, iragazki edo inportazio bat hautatu dezakezu.

  5. LibreOffice Impress abiarazi ondoren, berriro txantiloi-kudeatzailea exekutatu dezakezu eginbide gehiago erabili ahal izateko.

Iradokizun-ikonoa

Erabili kategoriak zure txantiloiak antolatzeko. Sortu txantiloi berriak edo deskargatu txantiloiak eta antolatu horiek txantiloi-kudeatzailean. Erabili txantiloiak errepikakorrak diren dokumentuekin denbora aurrezteko.


Ikusi Txantiloiak eta estiloak horri buruzko informazio gehiago jasotzeko.

Ikusi Dokumentu-txantiloia sortzea, informazio gehiago jasotzeko.

Ikusi '3. kapitulua - Estiloak eta txantiloiak erabiltzea', dokumentazio-webgunean eskuragarri dagoen 'Lanean hasteko' gidan.

Begiratu https://templates.libreoffice.org txantiloi gehiago deskargatu nahi baduzu.

Emaguzu laguntza!