Inprimagailua eta faxa UNIXen oinarritutako plataformetan konfiguratzea

LibreOffice aplikazioak sisteman instalatutako letra-tipoak erabiltzen ditu. Testu-dokumentu baterako, letra-tipo inprimagarri guztien artetik hauta dezakezu. HTML dokumentuetan, edo web diseinuan, pantailan ikus daitezkeen letra-tipoak soilik eskaintzen dira. Kalkulu-orrietan eta marrazkietan, instalatutako letra-tipo guztien artetik hauta dezakezu.

Inprimagailuaren ezarpenak aldatzea

Inprimatu edo Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroetan, hautatu inprimagailua inprimagailuak zerrenda-koadroan eta sakatu Propietateak. Propietateak elkarrizketa-koadroa agertuko da, zenbait fitxarekin osatuta. Koadro horretan zehaztu ditzakezu hautatutako inprimagailuaren PPD fitxategirako erabiltzen diren ezarpenak.

Fax-funtzionalitatea erabiltzea

fax4CUPS instalatu baduzu ordenagailuan, faxak bidal ditzakezu LibreOffice softwarearen bidez.

Faxa zein telefono-zenbakietara bidali nahi duzun galdetuko dizun elkarrizketa-koadro bat agertuko da, fax4CUPS inprimagailu batera inprimatze-ordena bidali ondoren. Zenbaki anitz sar daiteke, ';' ikurraren bidez bananduta.

LibreOffice aplikazioan, ikono bat ere aktibatu dezakezu faxak fax-gailu lehenetsi batera bidaltzeko. Hori egiteko, aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Tresna-barrak, sakatu Gehitu komandoak eta, "Dokumentuak" ataletik, gehitu Bidali fax lehenetsia ikonoa. Botoi hori sakatzean zein fax erabiliko den ezartzeko, joan - LibreOffice Writer - Inprimatu atalera.

Gogoan izan fax bakoitzerako inprimatze-lan bat sortu behar duzula, bestela, lehenengo hartzaileak fax guztiak jasoko ditu. Tresnak - Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroan, hautatu Inprimagailua aukera, eta gero, markatu Inprimatze-lan indibiduala kontrol-laukia.

Emaguzu laguntza!