Zuriune zatiezinak, hitz-zatiketak eta hitz-zatiketa bigunak txertatzea

Zuriune zatiezinak

Lerro baten amaieran bi hitz banatuta gera daitezen eragozteko, eutsi sakatuta eta Shift teklari, hitzen arteko zuriunea idazten duzunean.

Ohar-ikonoa

Calc-en, ezin duzu zuriune zatiezinik txertatu.


Hitz-zatiketa zatiezina

Hitz-zatiketa zatiezinaren adibide bat A-Z gisako enpresa-izena da. Argi dago ez duzula nahi A- lerroaren amaieran eta Z hurrengo lerroaren hasieran agertzea. Hori konpontzeko, sakatu Shift+Ctrl+minus ikurra. Bestela esanda, eduki Shift eta Ctrl teklak sakatuta eta sakatu minus tekla.

Hitz-zatiketak marrekin ordeztea

Marrak sartzeko, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-aukerak - Aukerak atalean Ordeztu marrak aukera duzu. Aukera horrek, zenbait baldintzatan, marratxo labur bat edo bi ordeztu eta marra laburra edo marra luzea sartzen du (ikusi Autozuzenketaren aukerak).

Ordezpen gehiagorako, ikusi ordezpen-taula Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-aukerak- Ordeztu atalean. Hor, besteak beste, lasterbide bat erabiltzean marra bat marraz dadin, baita beste letra-tipo batekin ere, ezar daiteke.

Marratxo biguna

Hitz-zatiketa automatikoa onartzeko hitzaren barruan bereizle bat sartuta, erabili +minus ikurra. Hitza kokaleku horretan zatituko da lerro bukaeran badago, nahiz eta paragrafo horretako hitz-zatiketa automatikoa desaktibatuta egon.

Karaktere bereziak

Formatuaren marka

Emaguzu laguntza!