LibreOffice(e)n scriptak esleitzea

LibreOffice aplikazioko menu-elementuei, ikonoei, elkarrizketa-koadroen kontrolei eta gertaerei script (makro) pertsonalizatuak eslei diezazkiekezu.

LibreOffice aplikazioak script-lengoaia hauek onartzen ditu:

  1. LibreOffice Basic

  2. JavaScript

  3. BeanShell

  4. Python

Horrez gain, garatzaileek maila altuko lengoaiak erabil ditzakete, esaterako Java programazio-lengoaia, LibreOffice kanpotik kontrolatzeko. API erreferentzia linean kontsulta daiteke, hemen: api.libreoffice.org.

Menu-sarrera berri bati scripta esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Menuak fitxan.

  2. Sakatu Gehitu.

  3. Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "LibreOffice makroak" sarrera.

  4. Honako sarrerak ikusiko dituzu: "LibreOffice makroak" (LibreOffice instalazioaren 'share' direktorioko scriptak), "Nire makroak" (erabiltzailearen direktorioko scriptak), eta uneko dokumentua. Ireki horietako bat, zein script-lengoaia onartzen diren ikusteko.

  5. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Sakatu Gehitu menu-esleipen berria sortzeko. Menu-sarrera berria Sarrerak zerrenda-koadroan agertzen da.

Tekla-konbinazio bati script bat esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua.

  2. Kategoria zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "LibreOffice makroak" sarrera.

  3. Honako sarrerak ikusiko dituzu: "LibreOffice makroak" (LibreOffice instalazioaren 'share' direktorioko scriptak), "Nire makroak" (erabiltzailearen direktorioko scriptak), eta uneko dokumentua. Ireki horietako bat, zein script-lengoaia onartzen diren ikusteko.

  4. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  5. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Komandoak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  6. Egin klik LibreOffice edo Writer aukera-botoian (edo une honetan irekita dagoen aplikazioarenean).

    Aukera-botoia sakatuta, teklen konbinazio berria LibreOffice dokumentu guztiei edo uneko moduluaren dokumentuei bakarrik aplikatzeko aukera dago.

  7. Hautatu tekla-konbinazio bat Laster-teklak zerrenda-koadroan eta sakatu Aldatu.

Gertaerei script bat esleitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Gertaerak.

  2. Sakatu Makroa botoia.

  3. Liburutegia zerrenda-koadroan, korritu beherantz eta ireki "LibreOffice makroak" sarrera.

  4. Honako sarrerak ikusiko dituzu: "LibreOffice makroak" (LibreOffice instalazioaren 'share' direktorioko scriptak), "Nire makroak" (erabiltzailearen direktorioko scriptak), eta uneko dokumentua. Ireki horietako bat, zein script-lengoaia onartzen diren ikusteko.

  5. Ireki script-lengoaien edozein sarrera, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda bat agertuko da Esleitutako ekintza zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Hautatu LibreOffice aplikazioan edo uneko dokumentuan gordetzea.

    Gertaera-esleipen berria LibreOffice dokumentu guztietan edo uneko moduluko dokumentuetan bakarrik aplikatzeko aukera ematen du horrek.

  8. Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.

Objektu kapsulatu baten gertaerari script bat esleitzeko

  1. Hautatu dokumentuko objektu kapsulatua, adibidez, diagrama.

  2. Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Makroa.

  3. Makroak zerrenda-koadroan, ireki LibreOffice scripten sarrera.

  4. Ikusiko dituzun sarrerak 'share' direktoriokoak (LibreOffice instalazioko 'share' direktorioko scriptak), erabiltzailearenak (erabiltzailearen direktorioko scriptak) eta uneko dokumentuarenak dira. Ireki horietako bat, zein script-hizkuntza onartzen diren ikusteko.

  5. Ireki script-hizkuntzen sarrera bat, erabilgarri dauden scriptak ikusteko. Hautatu script bat.

  6. Script-funtzioen zerrenda agertuko da Lehendik hemen dauden makroak zerrenda-koadroan. Hautatu funtzio bat.

  7. Hautatu gertaera bat zerrendatik eta sakatu Ados.

Hiperestekei script bat esleitzea

  1. Kokatu kurtsorea hiperestekaren barruan.

  2. Aukeratu Txertatu - Hiperesteka.

  3. Sakatu Gertaerak botoia.

  4. Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.

Grafikoei script bat esleitzeko

  1. Hautatu dokumentuko grafikoa.

  2. Aukeratu Formatua - Irudia - Propietateak - Makroa.

  3. Hautatu eta esleitu goian azaldu den bezala.

Inprimaki-kontrolei script bat esleitzeko

  1. Inprimaki-kontrol bat txertatu, adibidez botoi bat: ireki inprimaki-kontrolen tresna-barra, egin klik Sakatzeko botoia ikonoan eta arrastatu botoia dokumentura.

  2. Inprimaki-kontrola hautatuta dagoela, sakatu inprimaki-kontrolen tresna-barrako Kontrola botoia.

  3. Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.

  4. Egin klik ... botoietako batean, elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.

LibreOffice Basic elkarrizketa-koadroko kontrol bati script bat esleitzeko

  1. Ireki LibreOffice Basic elkarrizketa-koadroen editorea eta sortu kontrola duen elkarrizketa-koadroa.

  2. Egin klik eskuineko botoiarekin kontrolean, eta aukeratu Propietateak.

  3. Egin klik propietateen elkarrizketa-koadroko Gertaerak fitxan.

  4. Egin klik ... botoietako batean elkarrizketa-koadroa ireki eta hautatutako gertaerari scripta esleitzeko.

Emaguzu laguntza!