Bertsioak batzea

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.


Dokumentu bat pertsona batek baina gehiagok editatu badute, editatutako kopiak jatorrizkoarekin batu daitezke. Baldintza bakarra da dokumentu horien arteko desberdintasunak gordetako aldaketak izatea; gainerako jatorrizko testuak berdina izan behar du.

  1. Ireki jatorrizko dokumentua kopia guztiak han batzeko.

  2. Aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Batu dokumentua. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  3. Hautatu dokumentuaren kopia. Jatorrizko dokumentuan beste aldaketarik egin ez bada, kopia jatorrizkoan batuko da.

    Jatorrizko dokumentuan aldaketak egin badira, errorearen elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta dokumentuak ezin direla batu jakinaraziko dizu.

  4. Dokumentuak batutakoan, kopiako aldaketak ikusiko dituzu jatorrizko dokumentuan.

Aldaketak grabatzea eta bistaratzea

Aldaketak grabatzea

Aldaketak onartzea edo ezestea

Dokumentu baten bertsioak konparatzea

Bertsio-kudeaketa

Emaguzu laguntza!