Dokumentu baten bertsioak konparatzea

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.


Demagun lankidetzan ari zarela, zure jatorrizko dokumentua idazteko, beste egile edo berrikusle batzuekin. Egun batean, dokumentuaren kopiak bidaltzen dizkiezu berrikusle guztiei. Kopia editatzeko eta atzera zuri itzultzeko eskatzen diezu.

Normalean, berrikusleek aldaketen jarraipena gaitzen dituzte Editatu - Aldaketen jarraipena - Grabatu aukeraren bidez, eta zuk aldaketak erraz ikus ditzakezu.

Egileetako batek dokumentuan aldaketak egin baditu baina ez baditu grabatu, hala ere aldatutako dokumentua zure jatorrizko dokumentuarekin konpara dezakezu.

  1. Ireki berrikuslearen dokumentua eta aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena.

    Dokumentu berriena ireki behar da lehenengo, eta dokumentu zaharragoarekin konparatu.

  2. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Hautatu jatorrizko dokumentu zaharra eta berretsi elkarrizketa-koadroa.

    LibreOffice aplikazioak bi dokumentuak berrikuslearen dokumentuaren gainean konbinatuko ditu. Berrikuslearen dokumentuan dauden eta jatorrizkoan ez dauden testu-zati guztiak txertatuak izan direla identifikatuko da, eta berrikusleak ezabatu dituen testu-zatiak ezabatu modura identifikatuko dira.

  3. Orain, ezabatzeak eta txertatzeak onartu edo baztertu egin ditzakezu. Azkenean, berrikuslearen dokumentua jatorrizko dokumentu berri gisa gorde dezakezu, beste izen batekin.

Aldaketak grabatzea eta bistaratzea

Aldaketak grabatzea

Aldaketak onartzea edo ezestea

Bertsioak batzea

Bertsio-kudeaketa

Emaguzu laguntza!