Aldaketak onartzea edo ezestea

LibreOffice aplikazioak berrikuspen-funtzioa du testu-dokumentu eta kalkulu-orrietarako.

Beste egile batzuk aldaketak egin dituzten dokumentua editatu nahi baduzu, aldaketa horiek bananka edo denak batera onartu edo ezetsi ditzakezu.

  1. Dokumentuaren hainbat kopia badituzu, batu horiek dokumentu bakarrean (ikus Bertsioak batzea).

  2. Ireki dokumentua eta aukeratu Editatu - Aldaketen jarraipena - Kudeatu. Kudeatu aldaketak elkarrizketa-koadroa agertuko da.

  3. Hautatu aldaketa bat Zerrenda fitxan. Aldaketa hautatu eta dokumentuan bistaratuko da; orain, sartu zure erabakia botoi baten bidez.

Egile batek beste egile baten aldaketa aldatu badu, aldaketak modu hierarkikoan ikusiko dituzu antolatuta, hierarkia irekitzeko erabil daitekeen plus ikur batekin.

Aldaketen zerrenda luzeegia bada, joan elkarrizketa-koadroko Iragazkia fitxara eta zehaztu egile jakin batzuen aldaketak, edo aurreko eguneko aldaketak soilik, ikusi nahi dituzun, edo zerrenda beste modu batera murriztea nahi duzun.

Kolore-kodea duten sarrerek, ezarritako iragazkiaren emaitza erakusten dute. Beltzez dauden sarrerak onartu edo ezetsi daitezke eta iragazki-irizpideekin bat datoz. Urdinez dauden sarrerak iragazki-irizpideekin ez datoz bat, baina iragazkiaren bidez sar daitezkeen azpisarrerak dituzte. Grisez dauden sarrerak ezin dira ez onartu ez ezetsi, eta ez datoz iragazki-irizpideekin bat. Berdez dauden sarrerak iragazkiarekin bat datoz, baina ezin dira onartu edo ezetsi.

Emaguzu laguntza!