Azkarrago inprimatzea datu murriztuekin
Dokumentua inprimatzeko behar diren datuak murriztea aukeratu dezakezu. Ezarpenak modu batera edo bestera ezar daitezke zuzenean inprimagailuan inprimatzea edo fitxategian inprimatzea aukeratzen baduzu.
-
Aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Inprimatu
-
Egin klik ezarpen-aukera hauetako batean:
Inprimagailua - datuak murrizteko aukerak, zuzenean inprimagailuan inprimatzen denean zehazteko
Inprimatu fitxategian - datuak murrizteko aukerak, fitxategian inprimatzen denean zehazteko
-
Hautatu lau aukeren konbinazio bat eta sakatu Ados botoia.
Hemendik aurrera, inprimatzen dituzun dokumentu guztiek aldatutako aukerak erabiliko dituzte.
-
Inprimatu dokumentua.
Datuak gardentasunerako, gradienteetarako edo bit-mapentzako murriztu ditzakezu. Datuak murriztutakoan, hainbat inprimagailutan ez duzu ikusiko inprimatze-kalitatearen murrizketarik. Inprimatze-denbora, ordea, askoz ere laburragoa da, eta fitxategiak inprimatzean, fitxategi-tamaina askoz ere txikiagoa da.