Zuri-beltzean inprimatzea
Testuak eta irudiak zuri-beltzean inprimatzea
-
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Elkarrizketa-koadroko Orokorra fitxa irekiko da.
-
Sakatu Propietateak botoia. 'Inprimagailuaren propietateak' elkarrizketa-koadroa irekiko da.
-
Hautatu zuri-beltzean inprimatzeko aukera. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu inprimagailuaren erabiltzaile-eskuliburua.
-
Berretsi Propietateak elkarrizketa-koadroa eta sakatu Inprimatu botoia.
Uneko dokumentua zuri-beltzean inprimatuko da.
Zuri-beltzean inprimatzea LibreOffice Impress eta LibreOffice Draw aplikazioetan
-
Aukeratu edo , kasuari dagokiona.
-
Ondoren, aukeratu Inprimatu.
-
Kalitatea atalean, hautatu Gris-eskala edo Zuri-beltza eta sakatu Ados botoia.
Aukera horietako bat hautatuta dagoenean, aurkezpen edo marrazki guztiak kolorerik gabe inprimatuko dira. Uneko inprimatze-lana soilik nahi baduzu beltzez inprimatu, hautatu aukera hori Fitxategia - Inprimatu - LibreOffice Draw/Impress atalean.
Gris-eskala aukerarekin, kolore guztiak zuritik beltzerako 256 tonuetara (gehienez) bihurtuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialdea - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.
Zuri-beltza aukerak kolore guztiak bi balioetara bihurtzen ditu: zuria eta beltza. Objektuen inguruko ertz guztiak beltzez inprimatuko dira. Testu guztia beltzez inprimatuko da. Formatua - Orrialdea - Atzeko planoa aukeran ezarritako atzeko planoa ez da inprimatuko.
Testua soilik inprimatzea zuri-beltzean
LibreOffice Writerren, koloretan formateatutako testua zuri-beltzean inprima dezakezu. Aukera hori, ondoren inprimatu beharreko testu-dokumentu guztientzat edo uneko inprimatze-prozesuarentzat soilik zehaztu dezakezu.
Testu-dokumentu guztiak testu zuri-beltzarekin inprimatzea
-
Aukeratu edo .
-
Ondoren, aukeratu Inprimatu.
-
Edukia atalean, markatu Inprimatu beltzean eta sakatu Ados botoia.
Ordutik aurrera, testu-dokumentu edo HTML dokumentu guztiak beltzean inprimatuko dira.
Uneko testu-dokumentua testu zuri-beltzarekin inprimatzea
-
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. Ondoren egin klik LibreOffice Writer fitxan.
-
Aukeratu Inprimatu testua beltzean eta sakatu Inprimatu botoia.