Edukia formatu berezietan itsastea

Arbelean gordetako edukia hainbat formatutan itsats daiteke dokumentuan. LibreOffice aplikazioan, edukia nola itsatsi nahi duzun aukeratu dezakezu elkarrizketa-koadroaren edo goitibeherako ikonoaren bidez.

Aukera erabilgarriak arbelaren edukiaren araberakoak dira.

Writer testu-dokumentuetan, +⇧+V sakatu dezakezu arbeleko edukiak formatu gabeko testu gisa itsasteko.

Arbeleko edukia ikono-menuaren bidez itsastea

  1. Sakatu 'Estandarra' barrako Itsatsi ikonoaren ondoko gezia, menua irekitzeko.

  2. Hautatu aukeretako bat.

Emaitza gustuko ez baduzu, sakatu Desegin ikonoa eta itsatsi berriro beste aukera bat erabiliz.

Arbeleko edukia elkarrizketa-koadroa erabiliz itsastea

  1. Aukeratu Editatu - Itsatsi berezia.

  2. Hautatu aukera bat eta sakatu Ados botoia.

Kalkulu-orri batean bazaude eta arbeleko edukia kalkulu-orriko gelaxkak badira, Itsatsi berezia elkarrizketa-koadro ezberdina agertuko da. Erabili Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa gelaxkak kopiatzean oinarrizko aukerak edo aukera aurreratuak erabiltzeko.

Emaguzu laguntza!