Buletak eta zenbakitzea desaktibatzea paragrafo jakinetan
Buletak eta paragrafoen zenbakitzea Writer, Impress eta Draw aplikazioetan soilik onartzen dira.
Uneko paragrafoan edo hautatutako paragrafoetan zenbakitze edo zerrendatze automatikoa desaktiba dezakezu. Sakatu Buletak eta zenbakitzea barrako Desaktibatu zenbakitzea ikonoa.
Kurtsorea zenbakitzea edo buleta duen zerrenda batean badago, uneko paragrafoan edo hautatutako paragrafoetan zenbaki edo bulet automatikoak desaktibatzeko, sakatu Testu-formatua barrako Aktibatu/desaktibatu buletak ikonoa.
Paragrafo bateko zenbakitzea teklatuaren bidez kentzeko:
-
Jarri kurtsorea zenbakitzea duen paragrafoaren hasieran eta sakatu 'Backspace' tekla (atzerako tekla).
-
Paragrafoaren zenbakitzea desagertu egingo da eta zenbakitze-segidatik kenduko da. Zenbakitzeak hurrengo paragrafoan jarraituko du.
Zenbakitzea duen paragrafo huts batean ↵ tekla sakatzen baduzu, zenbakitzea gelditu egingo da.